2019(e)ko apirilaren 30(a) 14:00

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak harrera egin dio Foru Jauregian Bidaideak Bilbao BSR taldeari, Euroliga 1 irabazi duela eta

Ahaldun Nagusiaren Kabinetea

Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak harrera egin dio Bidaideak Bilbao BSR taldeari, Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuarekin batera. Gurpil-aulkiko saskibaloian, Europako txapelketa garrantzitsuenetako bat irabazi du talde horrek: Euroliga 1. Bidaideak Bilbao BSR taldea kirolaren historian sartu zen igandean, finalean Besiktas garaituta (67-71), Ingalaterrako Sheffield hirian.

Unai Rementeria harrera egin dio Foru Jauregian Bidaideak Bilbao BSR taldeari,

Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak harrera egin nahi izan dio Bizkaiko talde honi, batetik, lortu duenaren garrantzia aitortzeko eta, bestetik, Bidaideak Bilbao BSR-ren ibilbidearen balioa nabarmentzeko. Hala, Foru Erakundeak taldea zoriondu du egindako lanagatik. Hauek izan dira harreran: Esteban Nuñez Bidaideak Bilbao BSR-ren entrenatzailea; Asier García, Joshu Turek, Patxi Suarez, Tom O’Neill, Xabier Iragorri, David Mouriz, Jannik Blair, José Centeno, Luis Jasso, Manu Lorenzo eta Txema Avendaño jokalariak, Txema Alonso, Marcelo Toral, Alvaro Uriarte, Emilio Pedrini eta Humberto Nuñez del Prado zuzendaritza-taldeko kideak.


Argazkiak