2019(e)ko apirilaren 29(a) 12:46

Maiatzaren 6an hasiko da epea lan egiteko zailtasunak dituzten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko Lanberri laguntzak eskatzeko

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Diru-laguntzak laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak eta gaitasunen arloko prestakuntza garatzen dituzten erakundeentzat dira, bai eta laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak kontratatzen dituzten enpresentzat ere. Programaren helburu nagusia pertsona hauen enplegagarritasuna sustatzea da: 45 urtetik gorako pertsonak, iraupen luzeko langabezian edo gizartean baztertuta geratzeko arriskuan daudenak edo gutxienez % 33ko desgaitasuna dutenak.

.

944 068 008 / lanera.enplegua@bizkaia.eus

Laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko Lanberri programako diru-laguntzak lortu nahi dituzten enpresek eta erakundeek maiatzaren 6tik aurrera aurkeztu ahal izango dituzte beren eskabideak.

Lanberri programa egituratzen duen dekretua Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak bultzatu du, 3,57 milioi euroko inbertsio batekin. Programaren helburua da laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonek lanpostu bat aurkitzeko dituzten posibilitateak hobetzea. Pertsona horiek, hain zuzen, hauek dira: 45 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabezian daudenak, gizartean baztertuta geratzeko arriskuan daudenak edo gutxienez % 33ko desgaitasuna dutenak

Bestalde, Lanberri programak hiru jarduketa-eremu ditu:

  • Ibilbide pertsonalizatuak: orientazioa, talde-prestakuntza, bitartekaritza eta laneratzea.
  • Prestakuntza ematea zenbait gaitasunetan (pertsonalak, harreman eta antolaketarako gaitasunak eta teknikoak).
  • Kontrataziorako laguntza

Lehen eta bigarren jarduketa-eremuetako ibilbide pertsonalizatuetarako edo gaitasunen arloko prestakuntzarako finantziazioa elkarteek, fundazioek edo irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuek eskatu dezakete. Horretarako, hiru urteko esperientzia izan behar dute laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen laneratzearen aldeko beharrean. Halaber, programaren lehen eta bigarren jarduketa-eremuetan, udalek eta enpleguko eta toki-garapeneko zentroek parte hartu ahal izango dute, bai eta organismo autonomoek, enpresa publikoek eta haien guztien menpeko entitateek.

Erakunde bakoitzak, gehienez, 100.000 euro jaso ahal izango ditu ibilbide pertsonalizatuetarako; eta 30.000 euro, gehienez, gaitasunen arloko prestakuntzarako.

Ibilbide pertsonalizatuak laneratzeko plan baten bidez gauzatuko dira; plan horretan zerbitzu hauek emango dira: aurrez aurreko orientazioa, taldekoa edo indibiduala; talde-prestakuntza, 8-20 bitarteko pertsonentzat, 150-450 bitarteko ordukoa (profesionaltasun-egiaztagirien kasuan, 600 ordukoa izan daiteke, gehienez), bitartekaritza eta laneratzea (gutxienez parte-hartzaileen % 15).

Gaitasunen arloko prestakuntzaren alorrean, 10 eta 20 ordu bitarteko ekintzak egingo dira; edo 40 ordukoak, prestakuntzaren bidez landuko diren gaitasunen arabera (profesionaltasun-egiaztagirien kasuan, 60 ordukoa izan daiteke, gehienez). Parte-hartzaileak, berriz, 8 izango dira gutxienez, eta 20, gehienez.

KONTRATAZIORAKO LAGUNTZA

Hirugarren eremuan, kontrataziorako laguntzenean, onuradunak enpresak, elkarteak, fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuk izango dira, baldin eta gutxienez 6 hilabeteko kontratuak egiten badizkiete laneratzeko zailtasunak dituzten eta langabezian dauden pertsonei, eta plantilan 250 pertsona baino gutxiago badituzte. Enpresa bakoitzak 70.000 euro jaso ahal izango ditu, gehienez, Lanberri diru-laguntzei buruzko dekretuaren bidez.

Ibilbideen eta gaitasunen arloko prestakuntzaren kasuan, erakundeek maiatzaren 6tik 31ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak; kontrataziorako laguntzen kasuan, berriz, maiatzaren 6tik irailaren 13ra arteko epea izango dute enpresek.

Argibide gehiago, hemen:


Argazkiak