2019(e)ko apirilaren 16(a) 12:24

Aldundiak nekazaritza, ingurumen eta klimaren arloko 1,6 milioi euroko laguntzak onartu ditu

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturalako Saila

Diru-laguntza horiek beren ustiapenetan ingurumen eta nekazaritzako konpromisoak borondatez hartzen dituzten nekazariei konpentsatzeko eta nekazaritza ekologikoko metodo eta jardunbideak ezartzen eta mantentzen laguntzeko emango dira. Diru-laguntza horiek eskatzeko epea apirilaren 30ean amaituko da.

Bizkaiko Foru Aldundiak nekazaritza, ingurumen eta klimaren arloko laguntzak onartu ditu gaur egin duen Gobernu Kontseiluaren bileran. Diru-laguntza horiek erkidegoko NBBEF funtsak kofinantzatu ditu, % 75ean, eta aurten 1.600.000 euro emango dira. Diru-laguntza horiek beren ustiapenetan ingurumen eta nekazaritzako konpromisoak borondatez hartzen dituzten nekazariei konpentsatzeko eta nekazaritza ekologikoko metodo eta jardunbideak ezartzen eta mantentzen laguntzeko emango dira.

Apirilaren 30era arte eskatu ahalko diren laguntza horien bidez, landa- eta nekazaritza-paisaiaren kontserbazioa, hobekuntza eta dibertsifikazioa bultzatu eta biodibertsitateari on egiten dioten eta ingurumena eta animalien ongizatea errespetatzen duten ekoizpen-sistemak eta jardunbideak sustatu nahi da. Diru-laguntza ildo horrek hainbat helburu ditu: nekazaritzako biodibertsitatea babestea, nekazaritzatik datozen negutegi-efektuko gasen eta amoniakoaren emisioak murriztea, uraren eta zoruaren kudeaketa hobetzea, nekazaritza- eta baso-sektoreetan karbono-harrapatzea sustatzea eta nekazaritza eta abeltzaintza jardueretan sorturiko azpiproduktuak kudeatu eta balioztatzea.

Modu horretan, nekazaritza, ingurumen eta klimaren arloko laguntzak ekoizpen integratua sustatzeko, sagardoa prestatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko sagarrondoen tokiko barietateak kontserbatzeko, tokiko animalia-arrazak kontserbatzeko, biodibertsitatea hobetzeko erlezaintzarako eta mendiko larreen aprobetxamendua kudeatzeko bideratuko dira. Nekazaritza ekologikorako laguntzek nekazaritza ekologikorako bihurketa sustatzen eta horrelako jardunbideak eta metodoak mantentzen lagunduko dute.

Aipaturiko diru-laguntzak lehiazko araubidean emango dira.