2019(e)ko apirilaren 12(a) 09:50

Bizkaiko foru aretoak eta museoak, era guztietako jendearentzako Aste Santuko plana

Euskara eta Kulturako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiaren museoek eta aretoek programa berezi bat jarri dute publikoaren esku, Aste Santuko oporretan Lurraldeko baliabide kulturalak sustatzeko asmoz. Horiek horrela, tokiko publikoari zein kanpoko bisitariei zuzendutako jarduera-sorta bat eskainiko da. Nabarmentzekoak dira: haurrentzako eta familientzako tailerrak, erakusketak, bisita gidatuak, erakustaldiak, hainbat erakusketa bisitatzeko doako sarrerak … Horrez gain, ordutegi bereziak egongo dira.

Bizkaiko Foru Aldundiaren museoek eta aretoek era guztietako jendearentzako jardueren egutegi askotarikoa programatu dute  Aste Santuko egunetarako. Arkeologi Museoak, Arrantzaleen Museoak, Euskal Herria Museoak, La Encartada fabrika-museoak, El Pobaleko burdinolak, Muñatones gazteluak, Txakolinguneak, Rekalde Aretoak, Ondare Aretoak eta Santimamiñek ordutegi bereziak eta adin guztietako publikoarentzako jarduerak eskainiko dituzte.

Arkeologi Museoak (Bilbo) bisita gidatuak antolatzen ditu asteazkenero eta ostiralero Lehoiak elurrean erakustetan. Aldi baterako erakusketa hau irekita egongo da uztailaren 14ra arte  Mallona Aretoan.  Aldi berean aztarnaz aztarna programaren barruan  kasu honetan "Kobeagako (Ispaster) arkulariaren besokoa" erakutsiko  da. Pieza horien bisita komentatuak egingo dira Aste Santuko larunbatetan eta igandeetan, 13:15etan eta 18:15etan.

Hori ez ezik, Arte Paleolitikoari buruzko esparru berrien erreferentziako erakusketa ikusi ahal izango da; erakusketa horretan  bisitariek, okuluen bidez,  Bizkaian hormetan artea duten hiru kobako  errepresentazio grafikoak ikusi ahal izango dituzte 3Dn. Halaber, historiaurreko fauna eta arkeologiko biltegiak ezagutzeko aukera egongo da, hala norberak bere kontura nola 30 minutuko bisita gidatuetan; jarduera hauek   apirilaren 16, 18, 23  eta 25ean izango dira, 17:30etatik 18:00etara eta 18:00etatik 18:30etara.

Haurrentzako eta familientzako beste hainbat tailerrek osatuko dute museoak egun horietan eskainiko duen programa anitza. Apirilaren 21ean eta 28an "Historian birziklatuz" antolatuko da, 6  eta 12 urteko umeentzat; tailerrak 11:30etan  hasiko dira.

Plaza mugatuak daude; horrenbestez, beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea 94 404 0990 telefono-zenbakira deituz edo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: arkeologimuseoa@bizkaia.eus.

Kontuan hartu behar da Museoak  ordutegi berezia izango duela jaiegunak diren apirilaren 18, 19 eta 21ean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara, eta  astelehenean, apirilaren 22an, 10:30etan irekiko du 14:00ak arte.

Bermeon dagoen Arrantzaleen Museoan, erakusketa iraunkorra ez ezik, bisitariek aldi baterako "Arrainak Bermeon. Izena hartu eta izena emon"  erakusketa ikusi ahal izango dute.

Beste alde batetik, itsasoaren gaiari lotuta dauden umeentzako tailerrak eskainiko dira apirilaren 23, 24  25  eta 26an, 5  eta 10 urte arteko haurrentzat direnak. Jardueraren prezioa  euro 1ekoa da  tailer bakoitzeko  eta derrigorrezkoa da Museoan inskribatzea. Informazio gehiago: 94 688 11 71 / arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus.

Euskal Herria Museoak, Gernika-Lumon dagoenak, Pazkoko tailerrak antolatzen ditu; tailer hauek  apirilaren 23, 24  25  eta 26an antolatuko dira eta umeentzat izango dira. Euskaraz izango dira eta euro bateko kostua izango dute.  Tailerrak honako hauek dira: Herri kirol Olinpiadak / Dorretxeak / Euskal Herriko armarriak / Piratak eta Altxorrak.

Apirilaren 18tik aurrerabisitariek lorategia eta bertako botanika era interkatiboan ezagutzeko mapa bat eskuratu ahal izango dute doan Museoan.

Aldi berean, Gernikako Bonbardaketaren urteurrenean, apirilaren 26an, Museko sarrera doan izango da jende guztiarentzat.

Badago Museoak eskaintzen duen beste berrikuntza bat ere, Ouka Leeleartista madrildarraren erakusketa. "El cantar de los cantares" erakusketaekainaren 16ra arte ikusi ahal izango da.

Informazio gehiago: 94625 54 51 / euskalherriamuseoa@bizkaia.eus

Encartada fabrika-museoren kasuan, Balmaseda, aurten "Más que piel " erakusketa antolatu du. Erakusketa honek Manuel de Gotor diseinatzailearen obra jasotzen du profesioan egin dituen 30. urteak  omenduz. Erakusketa hau doan eskaintzen da.

Igandean, apirilaren 28an, 12:00ean, "Ezagutu gure arbolak" tailerra egingo da; familientzat antolatu den jarduera berezia  da,  helduek eta umeek elkarrekin gozatzeko prestatu dena. Espezie autoktonoak eta kanpokoak biltzen dituen gure parkean ale desberdinak  identifikatzen  ikasiko dugu arbolan horien enborrak, orriak,  fruitu-motak eta abar aztertuz. Plazak  mugatuak dira  eta, ondorioz, derrigorrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea.

Aukera horiek guztiak  Museoko bisitarekin konbina daitezke; bisita horiek beti izaten dira  gidatuak. Bisitak ordu puntuetan hasten dira  eta iraupena, gutxi gorabehera, ordu batekoa da eta ondare industrialari dagokionez ale bakarra den jatorrizko makineriaren bidez ekoizpen-prozesu osoa nola egiten zen  ikusteko aukera ematen du.

Bi kasuetan informazioa eta erreserbak hemen egin daitezke: 94 680 07 78 / laencartada.gidari@bizkaia.eus

El Pobal Burdinolak, Muskiz,  hala Aste Santurako nola  Pazkorako jardueren eskaintza bat egiten du.

Burdinolak Monumentu eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna ospatuko du  ostiralean, apirilaren 19an, aparteko bi erakustaldi eginda  11:00etan eta 12:00etan. Erakustaldi horiek Muñatones Gazteluaren bisitarekin konbina daitezke.   Bi leku horietan egun horretan bisita gidatuak doan izango dira.

Apirilaren 20an eta 27an, larunbatak, ohikoa den erakustaldia burutuko da makineria osoa martxan jarriz eta  burdinolek nola funtzionatzen zuten zuzenean erakutsiz. Aldi berean egunero burdinola-errota multzoa bisita daiteke gida baten laguntzarekin; bisita gidatuak  orduro dira.

Aste Santuan familientzako antolatu den programaren barruan  hiru tailer desberdin daude:

Asteazkena, 24: "Gymkana esploratzailea". El Pobalen desagertu den esploratzaile baten misterioa ebazteko   gynkana  motako froga batzuk gainditu beharko dira; froga horietan familia osoak har dezake parte. Osteguna, 25: "Taloa familian"; familia osoarentzako tailer honetan aukera egongo da taloaren orea egiteko urrats guztiak ezagutzeko. Parte hartzaile bakoitzak  bere taloa prestatuko du, ostean plantxaren gainean erretzeko eta   txistorra  edo nozillarekin jateko. Ostirala, 26: "Barbadunen zaindariak";  tailer hau ere familia osoarentzat da  eta helburua Barbadun ibaia eta bere ertzak ezagutzea da. Parte hartuko duten pertsonek  urak aztertuko dituzte Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Ibaialde  programaren barruan  eta, aldi berean, ibai-ertzetan ohikoak diren  fauna eta arbolen espezieak ezagutzeko aukera izango dute. Azkenik, "Burdina Itsasora" izeneko aldi baterako erakusketa hilaren amaierara arte bisitatu ahal izango da, minerala zamatzeko tokien maketa bikainak, argazkiak, marrazkiak eta testuak biltzen dituena.

Tokiak erreserbatzeko eta informazio gehiago jasotzeko: 629 271 516 / info@elpobal.com

Ordutegiei dagokienez, ohikoak izango dira: burdinolak egunero irekiko ditu ateak, 10:00etatik 14:00etara, pazko astelehenean, apirilaren 2an, izan ezik, itxita egongo baita.

Bakion, Txakolinguneak   umeentzako bi tailer antolatu ditu  apirilaren ­­­­­­­­­­­­­­­­­­­24an eta 25ean. Tailer horiek "Udaberri"  eta "Sukaldari" dira eta horien bidez ongi etorria emango diogu udaberriari eta sukaldari moduan ditugun gaitasunak frogatuko ditugu. Parte hartzaileak 4  eta 12 urtekoak izango dira eta  itsasoa, sukaldea eta dibertigarriak eta interesgarriak diren beste gai batzuei lotuta dauden trebeziak ikasi eta garatuko dituzte. Tailerrak euskaraz eskainiko dira, 11:30etik 13:00etara eta euro bateko prezioa izango dute. Plaza mugatuak daude, horrenbestez, aldez aurretik izena eman behar da 94 602 85 13 eta 94 619 33 95 telefono zenbakien bidez edo helbide elektroniko honetara idatziz: txakolingunea@bizkaia.eus.

Aldi berean, erakusketa iraunkorra ez ezik, jendearentzat irekita egongo da "Emakumeak, hitza eta bizitza" aldi baterako erakusketa.

Horrez gain, Txakolinguneak irekiera-ordutegi berezia izango du Aste Santuan, astelehenetik igandera, 10:00 - 15:00 eta 16:00 - 19:00, eta pazko astelehenean, 10:00 - 15:00.

Bizkaiko Foru Aldundiaren erakusketa aretoen kasuan ere  ordutegi eta jarduera bereziak egongo dira.

Rekalde Aretoan (Rekalde zumarkalea 30, Bilbo) gaur egun Carlos Cánovas argazkilariaren "En el tiempo" erakusketa eta barriek 2019 programaren barruan kokatzen den Endika Basagurenen erakusketa daude abian; programa honen barruan Bizkaiko Foru Aldundiaren sorkuntzako beka lortu duten artisten obren hautespena erakusten da. Bi erakusketa hauek  ordutegi bereziarekin bisitatu ahal izango dira apirilaren 18, 19 21 eta 22an, 10:00etatik 14:00etara, eta  larunbatean, apirilaren 20an, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30etara.

Ea berean Aretoak jende gazteenarentzako jarduerak antolatu ditu. "Easter at rekalde"  osorik ingelesez eskaintzen den tailerra da  eta 6  eta 12 urte arteko umeentzat da.  Apirilaren 16an eta 17an egingo da  12:00etatik 13:30etara. "Tailerra Pazko Astean" tailerra   apirilaren 23, 24  eta 25ean egingo da 10:30etatik 11:45etara (3-6 urte)  eta 12:00etatik 13:30etara (7-11 urte). Jarduerak doan dira eta aldez aurretik izena eman behar da 944068532 zenbakian edo salarekalde@bizkaia.eus  helbidean.

Ondare Aretoaren kasuan (María Díaz de Haro, 11, Bilbo) irailaren 28ra arte  "El Amparo eta bere sukaldariak" erakusketa ikus daiteke, 1879-1918 urteen artean Bilbon egon zen El Amparo jatetxea eta izen bera daukan errezeta-bilduma  omentzen dituena. Aldi berean El Amparo-ko sukaldariak izan ziren Felipa de Eguileor  eta bere alabak izan ziren Vicenta, Úrsula  eta Siraren lana aintzatetsi nahi du. Aretoa bisitatzeko ordutegia   astelehenetik larunbatera da, 10:00etatik 14:00etara eta  17:00etatik 20:30etara. Igandeetan eta jaiegunetan itxita dago. (Aretoa itxita egongo da  jaiegunetan, apirilaren 18, 19, 21  eta 22an).  Informazio gehiago: 94 406 77 37 / ondare.aretoa@bizkaia.eus.

Santimamiñeko bisitarien zentrora hurbiltzen direnek honako ordutegi hau kontuan hartu beharko dute: 10:00 - 14:00 eta 15:00 - 19:00, jaiegunetan; horrez gain, bisitak egiteko aukera egongo da: 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan, 15:30etan, 16:30etan eta 17:30etan. Nahitaezkoa da aldez aurretik erreserba egitea: 94 465 16 57 / santimamine@bizkaia.eus.

Muñatones Gazteluak, Santimamiñek  eta Euskal Herria Museoak  Monumentu eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna programa berezi batekin ospatuko dute.

Muñatones Gazteluak, ospakizunaren markoan, lau bisita gidatu eskainiko ditu apirilaren 19an eta 21ean, hurrenez hurren ostirala eta igandea, 10:30etan eta  12:30etan. Bi egun horietan Lope García de Salazarrek   historikoak diren "Bienandanzas e fortunas" idatzi zuen dorrearen  eta bere biloba izan zen Ochoa de Salazarrek eraiki zuen fabrika hidraulikoaren, El Pobaleko Burdinolaren, bisita konbina daitezke. Erreserbak: 629 271 516  / info@elpobal.com.

Santimamiñek  apirilaren 27rako, larunbata,  oso berezia den ibilbidea antolatu du Euskal Herria Museoarekin batera; helburua Urdaibaiko gizarte-paisaia nolakoa den deskubritzea da, hala historiaurrean nola  oraintsuagoko garaietan.

Bisita 10:00etan hasiko da Santimamiñen eta 12:00etan  bisitariak doakoa izango den autobusean itzuliko  dira Gernikara,  bertan Euskal Herria Museoaren bisita gidatua hasteko 12:30etan. 13:30etan  ezarri da  autobusa Santimamiñera itzuliko dela.

Santimamiñeko Zentroan bertan hurrengo egunean,  apirilaren  28an,  hilero azken igandean egiten den ohiko tailerra  egingo da. Tailer horretan parte hartuko dutenek  Paleolitikoan kobaren inguruan bizi izan zen fauna ezagutzeko aukera izango dute  eta animalia horien paperezko kopiak egin ahal izango dituzte etxera eramateko. Beti bezala  tailerra 7  eta 12 urte arteko umeentzat da  eta bi txanda izango ditu, bat 11:30etan eta bigarrena 13:00etan.

Hala apirilaren 27ko, larunbata,  bisita konbinatua nola  igandeko, apirilak 28,  tailerra, doan dira. Bi jarduera horietan  plazak mugatuta daude  eta, ondorioz, derrigorrezkoa da plaza erreserbatzea.

Informazio gehiago eta inskripzioak 944.651.657 telefono zenbakira deituta edo  posta elektronikoko helbide honetan: santimamine@bizkaia.eus.