2019(e)ko apirilaren 08(a) 19:03

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko oinarrizko kirola saritu du Bizkaia Kirolak Sarien hamalaugarren edizioan

Ahaldun Nagusiaren Kabinetea

Bizkaia Frontoian egin den ekitaldi horretara kirolaren munduko ehunka ordezkari bertaratu dira. Hauek izan dira Bizkaia Kirolak Sarien 2019ko edizioko irabazleak: taldeko kirolean, Kaiku Emakumezko arraunlari kadeteen taldea.; banakako kirolean, Itsaso Munguira Ortiz de Cosca (atletismo egokitua), arbitro kategoriako irabazlea, Mª Teresa Torres Correges (eskubaloia); Jon Iñaki Mardaras Argaluza (sokatira) entrenatzailea kategorian eta Gaztedi taldea (sokatira goma eta lurra)erakundea saritu da; eta, azkenik, zuzendaritza-langileen kategorian, Gervasio De La Fuente Ibarlucea (errugbia).

BIZKAIA KIROLAK SARIAK 2019

Bizkaiko Foru Aldundiak hamalaugarrenez antolatu du lurraldeko kirol-sistema aitortzeko ekitaldia, Bizkaia Kirolak sari-banaketarekin. Bizkaia Frontoian egin den ekitaldian zehar, Bizkaian lehen mailako ekitaldiak antolatzen dituzten erakundeen ordezkariek sariak eman dizkiete Bizkaiko oinarrizko kirolean jarduera fisikoa eta kirola sustatu eta bultzatzeko egin duten lanagatik nabarmendu diren pertsona eta erakundeei.

Pertsona sarituen izenak Iraia Iturregi futbolariak eta Aitzol Atutxa aizkolariak zuzenduriko ekitaldian jakinarazi dira.

Hauek izan dira Bizkaia Kirolak Sarien 2019ko edizioko irabazleak: taldeko kirolean, Kaiku Emakumezko arraunlari kadeteen taldea; banakako kirolean, Itsaso Munguira Ortiz de Cosca (atletismo egokitua); arbitro kategoriako irabazlea, Teresa Torres Correges (eskubaloia);  Jon Iñaki Mardaras Argaluza (sokatira) entrenatzailea kategorian eta Gaztedi taldea (sokatira goma eta lurra)erakundea saritu da; eta, azkenik, zuzendaritza-langileen kategorian, Gervasio De La Fuente Ibarlucea (errugbia).

Bizkaia Kirolak Sariak kirol-aitorpenerako ekitaldi bat da eta, horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak, urtero, lurraldeko oinarrizko kirolean dagoen talentua eta kalitatea ikusarazi eta balioetsi nahi du. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatua izan dira, besteak beste, ekitaldian.

Foru erakundeak ehun bat eskaera jaso ditu 2019ko Bizkaia Kirolak Sarien kategoria guztietarako hautagaiak proposatzen dituztenak.

2019ko Bizkaia Kirolak sarien bidez goraipatu egingo dira 1998tik 2003ra bitartean jaiotako kirolari bizkaitarrek 2018. urtean lortutako kirol merezimenduak, eta eskerrak emango zaizkie oinarrizko kirolari laguntzeko ahaleginean nabarmendu diren teknikari eta erakundeei.


Argazkiak