2019(e)ko martxoaren 27(a) 10:23

Aldundiak Bizkaian jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko diru-laguntzetarako urteroko deialdia ireki du

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Euskara eta Kulturako Sailak Bizkaiko Lurralde Historikoan jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko 2019rako diru-laguntzen oinarri arauemaileak eta deialdia onetsi ditu. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 29tik apirilaren 17ra artekoa izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiak  ekimen partikularrek proposatuta Lurraldean jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko diru-laguntzen emakidaren deialdia  onetsi du. Programa horretarako 80.000 euroko partida dago.

Euskara  eta Kulturako Sailak, Foru Dekretu baten bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoan jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko 2019rako diru-laguntzen oinarri arauemaileak eta deialdia   onetsi ditu. Diru-laguntza hauek ikertzaile partikularrek proposatuko dituzten jarduerak egiteko izango dira; proiektu horien helburua aztarnategi edo monumentu arkeologikoak ezagutzea eta dokumentatzea izango da.  Horrela, finantzaketa partzialaren bidez, Bizkaian ondare arkeologikoaren ezagutza hoberako beharrezkotzat joko diren azterketa arkeologikoko proiektuak  betearazi nahi dira.

Beraz, honako hauek lagun daitezke diruz:   prospekzio arkeologikoak/paleontologikoak; kontrol  arkeologikoak eta zundaketa arkeologikoak/paleontologikoak; indusketa arkeologikoak/paleontologikoak eta azterlan arkeologikoak/paleontologikoak, betiere 2019. urtean egiten badira eta  Bizkaikoa aztarnategiei buruzkoak badira.

Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 29tik apirilaren 17ra  artekoa izango da, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Ondarearen Zerbitzuaren bulegoetan (María Díaz de Haro kalea, 11.a,  Bilbo) edo Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez (https://www.ebizkaia.eus/es/inicio).

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...