2019(e)ko martxoaren 25(a) 11:56

Maiatzaren 2an, 2018ko Errenta kanpaina hasiko da; 577.000 aitorpen aurkeztuko dira

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Hamar zergadunetik zazpiri kobratzera aterako zaie Errenta aitorpena, eta, batez beste, mila euro kobratuko dituzte. Aurkezpena errazago egiteko, Ogasunak ohiko zerbitzuak aktibatuko ditu: aitorpen-proposamenak (334.000 aitorpen bidaliko ditu), banku-bulegoetan aitorpena egiteko aukera eta web www.bizkaia.eus/renta laguntza-programa. Bizkaiko PFEZari buruzko araudian ezarritako gizarte-kenkariak, guztira, 600 milioi eurotik gora izango dira.

Errenta 18

Bizkaiko Foru Aldundiak, maiatzaren 2tik ekainaren 28ra arte, 2018ko ekitaldiko PFEZaren eta ondarearen gaineko zergaren likidazioa aurkezteko kanpaina egingo du; horretarako, zergadunei laguntzeko ohiko zerbitzuak aktibatuko ditu.

Foru Ogasunak aurreikusten du 576.800 errenta-aitorpen izapidetzea; haietan, 401.000 dirua itzultzeko izango dira (401,0) milioi euro, itzuli behar zaion pertsona bakoitzeko 1.000 euro, batez beste. Bestalde, 175.800 aitorpen izango dira Ogasunari dirua ordaintzeko, aitorpen bakoitzeko 1.900 euro, batez beste. Hori hala dela, 2018ko errenta-kanpainaren azken emaitza -67,0 milioi euro izango da foru-diruzaintzarako.

2017ko errenta-kanpainaren itxiera-datuekin konparatuz gero, aurten 2.530 aitorpen gehiago egingo dira. Azken emaitza iazkoa baino apur bat txikiago da (-63,7 milioi euro 2017ko errentan) eta itzuli zein ordaindu beharreko batez besteko diru-kopuruak ia berdin mantentzen dira (hurrenez hurren, 999 euro eta 1.893 euro).

Zergadunei aitorpena aurkeztu beharra errazteko, Foru Ogasunak berriro ere eskainiko ditu Bizkaiko zergadunek aurretik ere ezagutzen dituzten laguntza-zerbitzua eta aitorpena egiteko bideak. Besteak beste, laguntza pertsonala emango du Ogasunak eta Aldundiak arreta integralerako dituzten hamar bulegoetan, eta 94.608.3000 errenta-telefonoan. Horrez gainera, www.bizkaia.eus/errenta web-orrian, zergadunek aitorpena egin eta aurkezteko behar duten informazio guztia izango dute, bai eta beren datu fiskalak eskuratzeko bidea eta laguntza-programa ere. Aurten, Ogasunak berriro ere eskainiko die zergadunei aitorpena egiteko zerbitzua, finantza-erakundeetako 300 bulegotan baino gehiagotan. Edonola ere, Errenta Etxean edo Errenta Web proposamenak izango dira aitorpena aurkezteko bide nagusiak; Ogasunak 334.000 aitorpen-proposamen bidaliko ditu. Aste honetan, Ogasuna hasiko da dirua itzultzeko diren 223.000 proposamenak etxeetara bidaltzen (proposamen berdeak). Dagoeneko edonork kontsulta dezake ea Errenta Etxean proposamena jasoko duen, errentaren web-orrian sartuta.

604 milioi euro gizarte-kenkarietan

Errenta-kanpaina honetan, Ogasunak aurreikusita dauka Bizkaiko zergadunek 604 milioi euroren baino gehiagoren onura izatea Bizkaiko PFEZari buruzko Foru Arauan ezarritako gizarte-kenkariak direla eta. Gizarte-kenkari erabilienak ondorengoei dagozkienak izango dira, 284.000 zergaduni aplikatuko baitzaizkie. Beste kenkari batzuk: 213.000 bizkaitarrek ohiko etxebizitzaren kenkaria erabiliko dute; 151.000 bizkaitarrek BGAEei, pentsio-planei eta mutualitateei eginiko ekarpenena. 65 urtetik gorako 114.000 pertsonak baliatuko dute adinaren ziozko kenkaria, eta 66.500 pertsonak, berriz, desgaitasunaren ziozkoa.

2018ko ekitaldiko ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkezteko kanpainan, Ogasunak aurreikusten du areagotze txiki bat egongo dela zerga likidatu behar duten zergadunen kopuruan: iaz, 7.427 izan ziren zergadunak eta aurten 7.600 izango dira. Zergadun-kopuruak gora egitean, handiagoa izango da kanpaina honetako emaitza. Guztira, 80,0 milioi euro izango dira, 2017ko ondare-kanpainan baiko 1,3 milioi gehiago.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...