2019(e)ko martxoaren 20(a) 11:13

Zabalik dago Taldeka Digitala programarako aurreinskripzio-epea

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Online inskripzioak: http://www.dema.eus/taldeka-digitala/

Taldeka.

Mundu digitalean ekintzaile izateko Taldeka Digitala programarako aurreinskripzio-epea zabalik dago martxoaren 28ra arte. Eskaerak onlin egin daitezke http://www.dema.eus/taldeka-digitala/ estekaren bitartez eta programak apirilaren 8an hasiko du bere jarduera.

Taldeka Digitala programa hau Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak sustatu eta finantzatu du eta Enplegurako eta Ekintzailetzarako DEMA Foru Agentziak kudeatu du C2b-rekin batera. Helburua mundu digitalean profil ekintzailea duten eta beren enpresa propioa sortzeko aukera begiztatzen pertsonen autoenplegua sustatzea izan da.

Programa presentziala eta doakoa izango da. Xedea da parte-hartzaileei mundu digitalean enpresa bat egokiro sortzeko metodologia, ikuspegi eta aholkurik onenak eta euren proiektua identifikatzeko eta arlo digitalari lotutako negozio-ideia gauzatzeko behar dituzten tresnak ematea.

Taldeka Digitala programan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: adingabea izatea, Bizkaian bizitzea eta langabezian edo lana hobetzeko prozesuan egotea. Mundu digitalarekin loturiko negozio-ideia bat izatea eta ekintzaile izan nahi izatea. Ez da beharrezkoa teknologiarekin loturiko prestakuntza zehatza izatea. Hobe bada ere, ez da beharrezkoa era berean negozio-ideia zehatz bat izatea.

Ekintzailetzaren bidez mundu digitalera jauzi egiteko aukera bikaina eskaintzen duen deialdi horrek 4 asteko gutxi gorabeherako iraupena du. Prestakuntza presentziala emango da DEMAren instalazioetan. Programa amaitutakoan ideia edo proiektu bakoitza Demoday (aurkezpen-egun) batean aldeztuko da ekintzailetza digitaleko agenteen aurrean (inbertsio-funtsa, enpresak, sustatzaileak, adituak). Beste Taldeka batzuetan bezala, autoenpleguari buruz indarrean dagoen foru dekretuan ezarritako laguntza ekonomikoetarako irispide sustatua izango du. 2019. urte honetarako, 5.000 euro zenbatekoa ezarri da enpresa-sustatzaileentzako.

Programa horretan parte hartu nahi duten pertsonek informazio gehiago eskuratu dezakete  Enplegurako eta Ekintzailetzarako DEMA Foru Agentzian  (http://www.dema.eus/taldeka-digitala), telefonoz, 944 189 055 zenbakira deituz, edo aurrez aurre, Barakaldoko Fanderia kaleko 2. zenbakian.


Argazkiak