2019(e)ko martxoaren 07(a) 16:56

Bizkaiko suhiltzaileek Gurutzetako Ospitalean ingresatuta dauden haurrak bisitatuko dituzte, suhiltzaileen patroiaren bezperan

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Bizkaiko foru aldundiko suhiltzaileak

Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek urteko ohiko bisita egin diete Gurutzetako Ospitalean ingresatuta dauden haurrei, suhiltzailearen patroiaren egunaren (martxoak 8, San Joan Jainkoa) bezperan.

Umeek leihoetatik begiratzen zituzten bitartean, bi suhiltzaile fatxada nagusitik eskegi dira eta beste bi autoeskaileraz sartu dira ospitalean eraikinaren kanpoaldetik. Ondoren bertako plazan ibilgailu baten barruan irten ezinik geratutako pertsona bat ibilgailutik ateratzeko simulakroa egin dute, Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuaren lana ezagutarazteko helburuarekin.


Argazkiak