2019(e)ko martxoaren 04(a) 13:59

Aldundiak 5,6 milioi eurorekin indartu ditu pinuaren gaixotasunaren eragina arintzeko ematen dituen basogintzarako laguntzak

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Laguntza horiek arautzen dituen dekretua hil honen erdialdean argitaratuko dira eta arreta berezia eskainiko die plantazio gazteenei, bertan sortzen baititu ukipenak galera ekonomiko handienak. Diruz lagunduko dira eraginik handiena jasan duten eta bideragarriak ez diren masen mozketak, lursail horien basoberritzeak eta ordezko espezieak landatzea sustatuko da titular pribatuek modu esperimentalean gauzatuko dituzten birlandaketa berrietarako osagarri batekin. Foru Aldundiak akordio bat lortu du Bizkaiko Basogintza Elkartearekin lur-tratamendua ezartzeko prozedura kudeatzeko eta, horrela, baso-masen jabeek elkartearengana jotzeko aukera izan dezaten ezarpena egiteko.

Batazarra

Bizkaiko Foru Aldundiak 5,6 milioi eurorekin indartuko du ekoizpenerako basogintza-sektorearentzako bideratutako laguntza-plana. Laguntza horien xedea da, ahal den heinean, pinuaren gaixotasunak konifero-masengan sortzen duen eragina arintzea da, bereziki, konifero-masa gazteenetan, bertan sortzen baititu ukipenak galera ekonomiko handienak.

Laguntza horien bidez eta Bizkaiko baso-azalera mantentzeko xedearekin, diruz lagunduko dira ukipen-maila altuko masak bideraezinak ezabatzen laguntzeko neurriak eta ukitutako azalera horiek landaketa berrien bidez basoberritzeko neurriak.

Era berean, eta ordezko espezieen bidezko landaketak sustatzeko, diru-laguntza osagarri bat ezartzen da titular pribatuek modu esperimentalean gauzatzen dituzten birlandaketa berrietarako.

Bestalde, diru-laguntzek barne hartuko dituzte, besteak beste, belar-sastrakak kentzeko lanak, behe-inausketak eta basoko teknologietan egindako inbertsioak.

Diru-laguntza horiek jasotzeko derrigorrezkoa da jabeek Basoen Kudeaketa Iraunkorrerako Plan Teknikoa egitea, ukipen-maila altua duten masa oso gazteen kasuan izan ezik. Kasu horretan, diru-laguntza jasotzeko, plana geroago egin beharreko birlandaketan gauzatu beharko da.

Zentzu horretan, azpimarratu behar da Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoan jasangarritasun ziurtagiriaz hornitutako baso azalerarik handiena duen lurraldea dela: 55.126,33 hektarea, ziurtagiria duten 92.934,46 hektarea guztietatik. Horrez gain, mota horretako plan gehienak martxan dituen lurraldea ere bada: 1.799, hau da, EAEn martxan jarri diren 2.434 planen 74.

Bizkaiko Basogintza Elkartearekin lorturiko akordioa

Diru-laguntzen dekretua egiterakoan, kontuan hartu dira basogintzako Bizkaiko elkarteen ekarpenak. Ekoizpenerako basogintza-sektorearekin egindako koordinazio hori ohikoa da eta azikuletako onddoen gaixotasunaren ondorioz sorturiko egoeraren azterketan ere garatu izan da.

Lankidetza iraunkor horren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiak akordioa lortu du Bizkaiko Basogintza Elkartearekin gaixotasunak ukitutako masetan lur-tratamendua ezartzeko prozedura kudeatzeko. Horretarako baimena eskatu zitzaion Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari pasa den astean. Aireko tratamenduaren kasuan, erabilera publikokotzat jo zenez, foru aldundiak ziren berau gauzatzearen arduradunak. Lur-tratamenduan, berriz, baso-masen jabeak dira baliabide egokien eta baimendutako enpresen bidez ezarpen hori egiteko arduradunak. Tratamendua borondatezkoa da eta tratamendu hori egiteko nahitaezkoa da produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartela edukitzea. Foru Aldundiaren eta elkartearen arteko akordioaren arabera, aipaturiko tratamendua gauzatu nahi duten jabeek Bizkaiko Basogintza Elkartera jo ahalko dute beharrezko aholkularitza tekniko-administratiboa jaso dezaten eta erakunde hori prozeduraren kudeaketaz arduratu dadin, ezarritakoaren arabera.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...