2019(e)ko otsailaren 07(a) 18:50

Bizkaiak bere bigarren Bizkaia Eguna ospatu du Madrilen

Ahaldun Nagusiaren Kabinetea

Madrilen bizi diren berrehun bizkaitar baino gehiago batu dira Bizkaiko Foru Aldundiaren gonbidapenari erantzunez

Bizkaia Eguna

Gaur Bizkaia erabat nagusitu da Madrileko Alcalá kalean dagoen Círculo de Bellas Artesen bigarren urtez jarraian Bizkaia Eguna ospatuz. Ekitaldian Madrilen bizi diren berrehun bizkaitar baino gehiago batu dira Bizkaiko Foru Aldundiaren gonbidapenari erantzunez, elkarrekin txakolin bat hartzeko eta bizkaitar izatearekin harro daudela erakusteko. Eta nazioarte mailan proiekzio itzeleko unea bizi duen lurraldea gogoratzen zuten elementuz inguratuz egin dute, adibidez MTVri ongi etorria emateko Metro Bilbaoko fosteritoetan jarri ziren aurikular handiak, rugby baloiak edo gastronomiaren Oskarrak diren The World´s 50 Best Restaurants ospakizunean kaleetan jarri ziren pintxo erraldoiak.

Bizkaiak batzen gaitu. Bizkaia irekiak, modernoak; harro bizi garen lekuak. Guztion Bizkaiak, baieztatu du Ahaldun Nagusiak bertaratuen presentzia eskertzeko esku hartze laburrean. Halaber, adierazi du bigarren Bizkaia Egun hau askok ekitaldia errepikatu behar zela eskatu duelako egin dela.

Bilera sozialaren aurretik goizez Biscay Startup Bay aurkeztu da. Bizkaiko Foru Aldundiak diseinatu duen ekintzailetzako estrategiaren aurkezpenean ehun bat inbertsio-funts, enpresa eta startup egon dira; jardunaldian, halaber, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak esan du Bizkaia Dorrean kokatuko den Ekintzailetzako Nazioarteko Zentroa ekintzailetzako Guggenheim izango dela. Unai Rementeriak Bizkairako eta bere enpresa-sarerako eta bilbe ekonomikorako aukera aparta dela defenditu du, proiektuak lurraldea berrikuntzako eta ekintzailetzako hub bihurtuko duelako, Europan ondoen konektatuta dagoena.


Bideoak