2019(e)ko otsailaren 01(a) 13:51

Aldundiak bertan behera utzi ditu biharko eskola kirolean programatutako itsasoko jarduerak eta aste buru osorako mendikoak

Euskara eta Kulturako Saila

2019ko otsailaren 2rako itsasaldeko arriskuko alerta laranja dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak egun horretarako bertan behera utziko ditu uretan egiten diren hurrengo Eskola Kirola programaren jarduerak (lehiaketak, hastapen eta jostetako jarduerak eta aisialdiko jarduerak):

Arrantza, piraguismo, arraunketa, surf, triatloia, hondartza-boleibola eta bela.

Era berean, 2019ko otsailaren 2 eta 3rako elurragatik alerta laranja dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu aste buru osorako programatutako mendiko jarduerak eskola kirolean.