2019(e)ko urtarrilaren 25(a) 11:35

N-639 errepidean, Santurtzi eta Zierbena artean, bidegorri bat hobetzeko eta garatzeko obrak martxoan hasiko dira

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

Jarduketa lizitazio-fasean dago; aurrekontua 1,2 milioi eurokoa da eta trafikoa baretzeko eta ibilgailu, txirrindulari eta oinezkoentzako espazioak beste era batera egokitzeko neurriak ezarriko ditu.

Aintzane Urkijo e Imanol Pradales

Santurtzi eta Zierbenako kirol porturako jaitsiera lotzen dituen N-639 errepidearen tartea egokitu egingo da ibilgailu, txirrindulari eta oinezkoen bizikidetza hobea lortzeko. Besteak beste, eta Santurtziko alkateak eta Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak iragarri duten bezala, bide hau hobetzeko jarduketaren barruan bereizita egongo den bidegorri bat eraikiko da eta  trafikoa baretzeko neurriak aplikatuko dira.

Aintzane Urkijok  eta Imanol Pradalesek  azaldu dute obrak aurtengo martxoan hasiko direla eta 6 hileko iraupena izango dutela. Proiektua lizitazio-fasean dago eta oinarrizko aurrekontua 1.243.656 euro da.

Jarduketaren barruan N-639 errepidearen aldaketa funtzionala burutuko da 15+900  eta 18+500 kilometro-puntuen artean;  lan hauen helburua oinezkoen eta txirrindularien erabilera berrien eskaerari egokitzea da. Aldi berean, ezarri da espazioak beste era batera egituratiko direla; bidearen ardatza lekuz aldatuko da eta horrela plataforman sortuko den gaindikina txirrindulariek zirkulatzeko bide bereizi moduan erabili ahal izango da.

Diseinuari dagokionez honako irizpide hauek ezarri dira:

  1. Espazioen banaketa:

    • Errepidearen gaur egungo funtzionaltasuna mantenduko dela bermatzea  (sarbideak, erdiko erreiak, etab.) 50 Km/o-ko abiaduran. Bi erreiko ereduzko ebakidura zehatza ezarri da; errei bakoitzak 3,5 m ditu. Gaur egun espaloiak duen zabalera mantendu egingo da.
    • Bi noranzkoko  bizikletentzako erreia, alboko elementu bereizgailuz babestuta egongo dena; errei honek 2,50 metroko zabalera eduki beharko du.
  2. Ekipamenduen integrazioa:

    Autobus geldilekuak dauden aldeetan  hiriko tratamendua garatuko da ad hoc badiak sortzeko; trafikoa baretzeko neurriak aplikatuko dira  eta  ibilbideak eratuko dira oinezkoen konektibitatea osatzeko. Oinezkoak autobus geldilekuetara iristea errazteko proiektuan hiri igarobide goratu berri ezarri dira geldilekuak dauden tokietan bertan.


Argazkiak


Audioak