2019(e)ko urtarrilaren 22(a) 13:19

Aldundiak Artigasko hondakindegiaren ezkerreko ibarbidearen zigilatzearen lehen fasea adjudikatu du 2,4 milioi eurotan

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturalako Saila

Obra hauei esker hondakindegiaren esparru horretan era kontrolatuan biltzen diren hondakinen kanpoaldeko isolamendua diseinatzeko aukera egongo da, euri-urak hondakinen masan infiltratzea eta lixibatuak sortzea saihestuz. Lan hauek betearazteko epea 28 astekoa da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak gaur egin duen bileran Artigasko hondakindegiaren ezkerreko ibarbidearen zigilatzearen lehen fasea adjudikatu du 2,4 milioi eurotan. Obra horiek betearazteko epea 28 astekoa izango dela kalkulatu da; obra horien bidez hondakindegiaren esparru horretan era kontrolatuan biltzen diren hondakinen kanpoaldeko isolamendu bat instalatuko da euri-urak hondakinen masan infiltratzea eta lixibatuak sortzea saihesteko. Zigilatuko den azalera, kalkuluen arabera, 43.600 metro karratukoa izango da.

Lan hauek ezkerreko ibarbidearen aldean burutuko dira, dagoeneko beterik dagoen eta erabiltzen ez den hondakindegiaren  atalean. Zehatzago esanda, tarteko ezponda deritzonean egin zen zigilatzearen eta eskuineko ibarbidean, gaur egun hondakinak biltzen diren, eta ezkerreko ibarbideko hondakindegiaren bururaino  doan sartzeko bidearen artean egingo dira.

Alde horren behin betiko zigilatze-lanak egiteko  obrak egingo dira lau esparrutan: zigilatzearen irtenbidea, euri-uren kudeaketa, lixibiatuen kudeaketa  eta biogasaren kudeaketa.

Zigilatzearen irtenbideari dagokionez langa geologiko artifizial bat instalatuko da; langa hori benonitazko geo-osagai batez eratuta egongo da eta iragazgaitza izango den estaldura artifizial bat, geo-mintza, jarriko da, eta baita ur garbiak drainatzeko geruza bat, estaltzeko geruza bat eta   landare-lurra ere. Halaber, eta zigilatu behar den aldearen ingurutik zirkulatzen duen euri-ura sartzea ekiditearen ondoreetarako, ur horiek bilduko dituen eta perimetroko ubidera desbideratuko dituen hormigoizko areka bat eraikiko da.

Nahiz eta egin diren azterlanen arabera zigilatuko den aldean lixibiatuen bolumena  gutxi gorabehera % 85 murriztuko den, proiektuan, halaber, iragazgaizteko elementuaren azpian kokatuko den gasak drainatzeko geruzaren bidez, iragazgaizteko geruzaren azpitik zirkulatuko duen lixibiatuen drainatzea eta ebakuazioa ezarri da. Drainatze-geruza honek, halaber,  kontrako noranzkoko goranzko gasak eta lixibiatuak -horrelakorik agertuko balitz- ebakuatzeko hodi artekatuak izango ditu.

Biogasa ateratzeko sistemari dagokionez zigilatuko den aldeak gasa era aktiboan atzemateko sistema bat dauka; sistema horrek 22 erauzketa-putzuko sarea du eta hori sistema berrian integratuko da; horrela putzuetako batek ere ez du zigilua zeharkatuko, iragazgaizteko azpiko drainatze-geruzaren barruan geratuko direlako. Aldi berean, ezarri da  ohantze drainatzaile horizontal bat jarriko dela zigilatze-sistemaren iragazgaizteko langaren azpian eta geruza horren barrutik zirkulatuko dute hodiek, kolektoreen erara putzuetako gasa atzemango eta Bioartigasera garraiatu aurretik erregistro zentralizatu batera ebakuatuko dutenak, alegia.


Bideoak


Audioak