2019(e)ko urtarrilaren 12(a) 10:00

Aldundiak enplegu publikoaren eskaintzako 128 plazaren deialdia egin du Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundean

Gizarte Ekintzako Saila

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira osasun laguntzaileen 126 plaza eta goi-mailako teknikariaren 2 plaza (laguntza-zentroko zuzendaria) betetzeko deialdiaren oinarri orokorrak eta bereziak. Eskabideak aurkezteko epea irekita dago, urtarrilaren 28ra arte.

Bizkaiko Foru Aldundiak hautaketa-prozesua hasi du, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundean (GUFE) 2016. eta 2017. urteetako enplegu publikoaren eskaintzako 128 plaza betetzeko.  Plaza horiek honela daude banatuta: osasun laguntzaileen 126 plaza, eta goi-mailako teknikariaren (laguntza-zentroko zuzendaria) 2 plaza. Horietatik, plaza guztien % 7 izango dira % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako oinarri berezietan jasotzen denez, osasun laguntzaileen 126 plazetatik, 78 eskaintza librekoak dira, eta 5 barne-sustapenekoak. Honela banatuta daude: txanda askean, 20 plaza; desgaitasuna dutenentzako txandan, 5 plaza; barne-sustapeneko txandan, 38, eta desgaitasunen bat dutenentzako barne-sustapeneko txandan, 5.

Deialdiaren laburpena urtarrilaren 8ko (asteartea) Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da. Eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 28an amaituko da.

Deialdi horri buruzko informazio guztia Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen web-orrian jarriko da, baita eskabideak telematikoki aurkezteko aplikazio informatikoa ere.

Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen web-orria: www.ifas.bizkaia.eus

Informazio orokorrerako telefonoa: 94 403 73 30