2019(e)ko urtarrilaren 09(a) 11:16

Aldundiak eta BBK-k epea ireki dute berdintasunaren aldeko lana aitortzeko Zirgari sarietarako hautagaitzak aurkezteko

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Lau kategoria daude: Ohorezkoa; emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka; ahalduntze eta balio-aldaketa, eta erantzunkidetasuna eta kontziliazioa.

Zirgari Sariak.

Proposamenak otsailaren 8ra arte aurkez daitezke berdintasuna@bizkaia.eus helbide elektronikoan.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k epea ireki dute emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko lana aitortzeko Zirgari sarien laugarren ediziorako hautagaitzak aurkezteko.

Sari hauen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak publikoki eskertu eta aintzatetsi nahi du pertsona fisiko edo juridiko batzuek eta kolektibo edo talde batzuek emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egin duten ahalegin berezia.

Pertsonek edo entitateek sari hauen lau modalitateetarako batean aurkeztu behar dituzte hautagaitzak. Hona hemen kategoriak:

  • Ohorezko Zirgari Saria 2019. Pertsona fisiko batek edo gehiagok emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eginiko ibilbidea saritzeko
  • Zirgari Saria 2019, emakumeenganako indarkeriaren kontrako borrokari. Emakumeenganako indarkeriaren kontra eginiko lanagatik nabarmendu den erakunde bat edo gehiago saritzeko.
  • Zirgari Saria 2019, ahalduntze eta balio-aldaketari. Balioen aldaketan eta emakumeen ahalduntze pertsonal, kolektibo eta sozialaren aldeko lanean nabarmendu den erakunde bat edo gehiago saritzeko.
  • Zirgari Saria 2019, erantzunkidetasun eta kontziliazioari. Antolaketa sozial erantzukidearen, denboraren erabilera berrien eta kontziliazio erantzukidearen aldeko lanean nabarmendu den erakunde erakunde bat edo gehiago saritzeko.

Hautagaitzak posta elektronikoz aurkez daitezke (berdintasuna@bizkaia.eus), edo aurrez aurrez Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Mazarredo zumarkalea 63-3 48009 Bilbao) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Zehazki, hautagaitzak inprimaki baten bidez aurkeztu behar dira, web-helbide honetan deskargatu daitekeen inprimakiaren bidez, hain zuzen ere: https://bit.ly/2shUSMo. Oinarriak lotura edo esteka honetan kontsulta daitezke: https://bit.ly/2Ayigtu.

AURREKO URTEETAKO SARIAK

Iaz honako hauek izan ziren saria jaso zutenak: Adela Asúa legelaria (Ohorezkoa), Mutualia (Erantzunkidetasuna eta kontziliazioa), Zinemakumak Gara! zine-lehiaketa (Ahalduntzea eta balio-aldaketa) eta Oblatas ahizpen Leiho Zabalik programa (Emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka).

Aurreko urtean, 2017an, saria jaso zuten Carmen Bernabé teologoak (Ohorezkoa), Clara Campoamor elkarteak (Emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka), Pikara Magazine aldizkariak (Ahalduntzea eta balio-aldaketa) eta Grupo Servicios Sociales Integrados e Ingeteam enpresek (Erantzunkidetasun eta kontziliazioa, ex aequo).

2016ko edizioan, berriz, sarituak hauek izan ziren: Askabide (Ohorezkoa), Haize Berria (Emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka), ‘Maite Albiz’ Emakumeen Dokumentazio Zentroa (Ahalduntzea eta balio-aldaketa) eta ‘Piper Txuriak’ Berdintasunaren aldeko Gizonen Taldea (Erantzunkidetasun eta kontziliazioa).

Zirgari Sarien filosofiaren barruan printzipio hauek daude jasota: emakumeen aurkako indarkeria errotik kentzea, mikromatxismoen aurkako lana, maskulinitate-eredu berrien aldeko apustua, kohezkuntzaren alorreko aurrerapenak, balioak aldatzeko eta emakumeak ahalduntzeko edo denboraren erabilera berriak lantzeko ekimenak eta kontziliazio arduratsua.


Argazkiak