2019(e)ko urtarrilaren 04(a) 17:30

Azpiegiturak eta Global Golf Norte sozietateek suntsitu egin dute Meaztegi Golf ustiatzeko kontratua

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

Urtarrilaren 2tik behin-behineko adjudikaziodun bat dago. Zelaia zabalik dago eta zerbitzu guztiak eskaintzen zaizkie erabiltzaileei.

Azpiegiturak eta Global Golf Norte sozietateek erabaki dute, alderdi biek adostuta, Meaztegi Golf ustiatzeko kontratua suntsitzea, jatetxe-zerbitzuak barne.

Abenduaren 31n utzi zion zerbitzuak emateari, eta urtarrilaren 2tik behin-behineko adjudikaziodun bat dago zerbitzuak emateko. Hori dela eta, zelaia zabalik dago, normaltasun osoz, eta egoerak ez du inolako eraginik izan erabiltzaileengan.

Global Golf Norte sozietateak 2017ko uztailean eskuratu zuen Meaztegi Golf ustiatzeko kontratuen adjudikazioa, eta, ordutik hona, nabarmen hobetu dira zelaiaren egoera eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzu guztiak. Hain zuzen ere, Global Golf elkarlanean ari da adjudikaziodun berriarekin, trantsizio aldi honetan abonatuek Meaztegi Golf erabiltzeko aukera izan dezaten.