2019(e)ko urtarrilaren 03(a) 11:15

Aldundiak 2 milioi baino gehiago inbertituko ditu 2019. urtean errepideetako zoruak berritzeko

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak kanpaina bat abiaraziko du udaberrian, errepideen foru sarea osatzen duten lau kontserbazio-aldeetan bide-zoruak berritzeko. Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak iragarri duenez, 2 milioitik gora inbertituko dira kanpaina honetan.

Imanol Pradalesek jakinarazi du 2019ko martxoan eta apirilean egingo direla jarduketa guztiak. Betiere, eguraldia kontuan hartuta, zoruan lan egin ahal izateko ezinbestekoa baita euririk ez izatea. Eta lurraldeko eremu hauetan egingo dira lanak: BI-631 Meñakako eta Bermeoko (Sollube) udal-mugarteetan; N-240 Zeanuri; Areatza eta Arteako udal-mugarteetan, eta BI-636 Cadaguako korridorea, Zallako udal-mugartean, azaldu du.

Bi proiektuk osatzen dute bide-zoruak 2019. urtean berritzeko kanpaina hau, eta Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak Bizkaiko foru-sarea zaindu eta garbitzeko eta sarean segurtasuna bermatzeko egiten dituen kontserbazio-lanen barruko jarduketa bat da.

Zoruak berritzeko lehen proiektuak 1.205.000 euroko inbertsioa izango du, eta bide hauek hartuko ditu:

  • BI-631 errepidea, 25+000 KPtik 27+000 KPra.
  • N-240 errepidea, 36+840 KPtik 39+050 KPra.
  • BI-636 errepidea, 27+900 KPtik 29+000 KPra eta Zalla/La Herrerako erdilotunearen adarrak.
  • Aparcabisako bidea.

Zoruak berritzeko bigarren proiektuak 797.000 euroko inbertsioa izango du, eta bide hauek hartuko ditu:

  • BI-631 errepidea, 27+800 KPtik 29+480 KPra.
  • N-240 errepidea, 39+440 KPtik 41+390 KPra.
  • BI-636 errepidea, 26+600 KPtik 27+900 KPra.