2018(e)ko abenduaren 27(a) 13:00

Unai Rementeria: “Bizkaia hobeago bat lortzeko billetea da onartutako aurrekontua”

Ahaldun Nagusiaren Kabinetea - Ahaldun Nagusia

Bizkaiko Ahaldun nagusiak zera azpimarratu du aurrekontu hauekin “konektibitate gehiago eukiko dogu, Bizkaia berdeago bat; eta jarduera ekonomikoa eta enplegu hobeagoa eukiko doguz. Gainera, udalek diru gehiago eukiko dabe. Beti erdian pertsonak eukiko doguz. Aurrekontu hauekin, Bizkaia hobeago bat espero dogu”. Foru-araua Batzar Nagusietan izapidetu bitartean onetsi diren hamahiru zuzenketak kontuan hartuta, sailen kreditu erabilgarria 2,9 milioi euro gehitu da; guztira, 1.255,2 milioi euro. Aldundiak 2019an egingo duen gastuaren % 42,9 Gizarte Ekintzak kudeatuko du.

Unai Rementeria eta José María Iruarrizaga

Batzar Nagusiek Bizkaiko Lurralde Historikoaren 2019. urteko aurrekontu orokorrei buruzko Foru Araua onetsi dute. Aldundiak aurkeztu zuen proiektuari hamahiru zuzenketa gehitu zaizkio foru-arauari; haiei esker, 2.905.000 euro gehiago izango dira. Zuzenketa horien bidez, hain zuzen, handitu egin da Gizarte Ekintza, Euskara eta Kultura, Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko sailen gastu-ahalmena.  Ondorioz, Bizkaiak datorren urterako duen aurrekontuak 1.255,2 milioi euroko zenbatekora igo du sailek izango duten erabilgarria. 2018an baino 60,5 milioi euro gehiago izango dira, hau da, % 5 gehiago.

Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun nagusiak bere poztasuna adierazi du onartutako aurrekontuekin eta zera azpimarratu du Bizkaia hobeago bat lortzeko billetea da onartutako aurrekontua .

Rementeriak zera gaineratu du konektibitate gehiago eukiko dogu, besteak beste, ibai azpiko tunelarekin; bidegorri sareekin Bizkaia berdeago bat eukiko dogu; eta jarduera ekonomikoa eta enplegu hobeagoa eukiko doguz, besteak beste, eraikiko den enprendimenduaren zentro internazionalarekin; udalek diru gehiago eukiko dabe aurrekontu hauekin, eta beti erdian pertsonak eukiko doguz. Aurrekontu hauekin Bizkaia hobeago bat espero dogu.

Aldundiak gehikuntza horren zati handiena Gizarte Ekintza Sailaren aurrekontura bideratuko du. Hala, sailaren gastu-ahalmena 43 milioi euroan haziko da, 537,8 milioira arte. Aldundiak 2019an egingo duen gastuaren % 42,9 Gizarte Ekintza Sailak kudeatuko du, Foru Erakundea koherentea baita adinekoen, mendekotasuna duten pertsonen eta zaintzaileen arretari ematen dion garrantziarekin.

Zenbatekoei begiratuta, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailera bideratutakoa ere nabarmendu behar da; izan ere, 2019an, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko inbertsioak berreskuratzen jarraituko du. Besteak beste, sailak 96 milioi erabiliko ditu, datorren urtean, zenbait obra publikotan, hala nola itsasadarraren azpiko tunelean, supersurrean edo Bizkaiko eskualde guztietako obretan, bai eta Ekintzailetzako Nazioarteko Zentroan ere.

Bestalde, nabarmendu beharrekoa da Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailaren aurrekontu erabilgarrian izan den gehikuntza. Sei zuzenketa onartu ondoren, 1,5 milioi euro gehiago izango ditu; beraz, 141,5 milioi euro kudeatuko ditu, hau da, aurten baino 7,5 milioi gehiago.

SAILEN KREDITU ERABILGARRIA 2019 2018 Diferentzia % (sailak)
  1.255.183.490 1.194.679.000 % 5,06  
Iraunkortasuna eta ingurune naturala 75.910.000 89.105.000 % -14,81 % 6,05
Gizarte Ekintza 537.820.000 494.594.000 % 8,74 % 42,85
Euskara eta Kultura 47.931.274 45.440.000 % 5.48 % 3,82
Ogasuna eta Finantzak 51.493.433 54.330.000 % -5,22 4,10%
Garraioak, Mugikortasuna eta Kohesioa 141.534.916 133.995.000 % 5,63 % 11,28
Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanak 62.112.967 56.461.000 % 10,01 % 4,95
Ekonomi eta Lurralde Garapena 283.560.900 269.026.000 % 5,40 % 22,59
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna 54.820.000 51.728.000 % 5,98 % 4,37

Bizkaiko Lurralde Historikoaren 2019. urteko aurrekontu orokorrei buruzko Foru Arauak, guztira, 8.216,7 milioi euroko diru-sarrera eta gastuak jasotzen ditu, eta 403,5 milioi euro gehiago daude (% 5,16) 2018ko aurrekontuaren aldean.

Aurrekontu osotik, 6.573,0 milioi euro erakunde-konpromisoak ordaintzeko dira; haien artean, udal-finantzaketa nabarmendu behar da. Bizkaiko udalek 896,8 milioi euro izango dituzte 2019. urtean; 46,2 milioi gehiago, aurtengo ekitaldian baino. Azkenik, Eusko Jaurlaritzaren ekarpena % 6,7 gehitu da; guztira, 5.139,4 milioi euro izango da ekarpena. Estatuari ordaindu beharreko kupoa, berriz, 527,9 milioi euro izango da, ia puntu bat gutxiago.


Argazkiak


Bideoak


Audioak