2018(e)ko abenduaren 28(a) 10:08

Abenduaren 29n Aldundiak antolatutako Andrazkoen Larru-Paletako I. Bizkaia Torneoaren finala jokatuko da Bizkaia Frontoian

Euskara eta Kulturako Saila

Hauek dira finala jokatuko duten pilotariak: Araiztegi-Mendizabal, Irazustabarrena-Huitzi-ren aurka. Partida 17:00etan jokatuko da Bizkaia Frontoian.

Bizkaiko Foru Aldundiak Andrazkoen Larru-Paletako lehen Bizkaia Torneoa antolatu du, zeinen finala abenduaren 29an jokatuko den 17:00etan Bizkaia Frontoian.

Araiztegi-Mendizabal vs Irazustabarrena-Huitzi, bikote horiexek jokatuko dute finala, eta ETBk emango du.

Guztira sei bikotek jokatu dute Torneoa: Arrizabalaga-Etxaniz vs Araiztegi-Mendizabal; Irazustabarrena-Huitzi vs Larrarte-Erasun; Ibañez-Laura Saez eta Nagore-Maria Saez.

Aurten, lehenengoz jokatu da Andrazkoen Esku-Pilotako I. Bizkaia Torneoa, eta, parte hartzeko, pilotariek kirol arloko lan-kontratua izan dute, lehenengoz. Andrazkoen Larru-Paletako I. Bizkaia Torneoan ere prozedura berberari jarraituko zaio, eta pilotariei kontratua egingo zaie.

Torneoaren araudia

12 pilotarik (6 bikotek) hartu dute parte.

3 bikoteko 2 talde egin dira. Torneoa jokatzeko sistema talde bakoitzeko bikoteen arteko itzuli bakarreko liga izan da.

Astean 2 partida jokatu dira, bana talde bakoitzeko.

Partida bakoitzeko bikote irabazleak 2 puntu eskuratu ditu, eta bikote galtzaileak puntu 1.

Partidak 5 jokotatik zeinek hobeto egin jokatu dira. Joko bakoitza 8 tantura.