2019(e)ko urtarrilaren 05(a) 10:30

Aldundiak 50.000 euro erabiliko ditu,kirolaren eliterako bidea egiteko, kirol-probetan parte hartzen duten Bizkaiko kirolarientzat

Euskara eta Kulturako Saila

Laguntza hauen eskabideak 2019ko urtarrilaren 15etik ekainaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira, kategoria hauetako probetan parte hartzeko: kadeteak, gazteak, junior eta absolutua. Programa hau 2017an martxan jarri zenetik, 49 kirolarik jaso dituzte laguntzak.

Bizkaiko Foru Aldundiak 50.000 euro erabiliko ditu Bizkaiko kirolariek 2019an egiten diren banakako edo binakako kirol probetan parte hartzeagatik dituzten gastuak (izen ematea, egonaldia, bidaiak eta mantenua) partez finantzatzeko.

Diru-laguntzen lerro honen helburua da Bizkaiko kirolariei aukera ematea titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren lehiaketetan parte-hartzeko, halakoetan parte hartzea beharrezkoa baita kirolariak kirolaren elitera heltzeko.

Probak kategoria hauetakoak izan behar dira: kadeteak, gazteak, juniorra edo absolutua.

Diru-laguntzaren eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu behar dira, edo, bestela, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez www.ebizkaia.eus/eu/hasiera. Eskabideak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 15ean hasiko da eta 2019ko ekainaren 30ean amaituko da.