2019(e)ko urtarrilaren 04(a) 10:30

Kirol teknikarien prestakuntzarako beken oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ditu Aldundiak

Euskara eta Kulturako Saila

Eskabideak aurkezteko epea 2019. urtearen hasieran zabalduko da, eta 2019ko irailaren 17an amaituko da.

Bizkaiko Foru Aldundiak 30.000 euro erabiliko ditu kirol-teknikariak prestatzeko.

Aldundiak beharrezkotzat jotzen du Bizkaiko kirol talde eta elkarteetako teknikarien prestakuntza-maila hobetzea, eta, horregatik, partez finantzatuko ditu kirol ikasketetarako sarbide-probaren eta matrikularen gastuak, betiere, ikasketok 2018ko irailaren 11tik 2019ko irailaren 10era gainditu badira.

Beketarako eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saileko Kirol Zerbitzuan aurkeztu beharko dira. Horrez gainera, foru erakundearen egoitza elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira. Eskabideak aurkezteko epea 2019. urtearen hasieran zabalduko da, eta 2019ko irailaren 30ean amaituko da.