2018(e)ko abenduaren 29(a) 10:30

Aldundiak 1.418.000 euro erabiliko ditu Bizkaiko elkarteek eta toki-erakundeek egiten dituzten kultura-proiektuak laguntzeko

Euskara eta Kulturako Saila

Foru Erakundeak 2019an Bizkaian kultura-proiektuak egiteko foru diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu. Eskabideak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 14an hasiko da, eta otsailaren 15ean amaituko da. Argibide gehiago, hemen: www.bizkaia.eus/laguntzailekulturEkintza

Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntzen lerro bat onartu du 2019an Bizkaian egiten diren kultura-proiektuak finantzatzeko. Guztira, 1.418.000 euro bideratuko dira jarduera hauetarako: Bizkaiko Lurralde Historikoko kultur arloan garrantzi berezia duten kultura-proiektuetarako, interes kulturaleko proiektuetarako (arte eszenikoen agerpenak, musika, folklorea, kulturaren ikerketa eta garapena, ikusizko eta ikus-entzunezko arteak, pentsamendua eta eztabaida eta argitalpenak), eta «Bizkaiko Jaialdiak» programako jaialdietarako.

Diru-laguntzen lerro hau Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko kultura-eragile publiko eta pribatuei laguntza emateko estrategiak sustatzeko hartutako neurrietako bat da, Bizkaian kultura-proiektuak gara ditzaten. Lurraldearen-oreka aintzat hartzen duten eta lurraldean balio publiko nabarmena eragiten duten proiektuak izan behar dira.

Ildo horretan, balioa emango zaie alderdi hauei, besteak beste: proiektuaren garrantziari, programetan talentu gazteak sartzeari edo euskara erabiltzeari.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 14an hasiko da, eta otsailaren 15ean amaituko da. Argibide gehiago, hemen: www.bizkaia.eus/laguntzailekulturEkintza