2018(e)ko abenduaren 20(a) 21:30

Aldundiak Bilbainía saria jaso du Asociación Mujer Siglo XXI -ren eskutik Bizkaia Nazioartean kokatzeko eginiko lana aitortzeko

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturalako Saila

Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak jaso du saria eta eskerrak eman dizkio elkarteari aitortzagatik. Asociación Mujer Siglo XXI elkarteak honekin goraipatu nahi izan du Aldundiaren lana, elkarteak adierazi duenez, besteak beste, BECen izandako MTV sarietako ospakizunagatik edota Euskalduna Jauregian izandako 50th Best- eko galagatik, hirian, Bizkaian eta Euskal Herrian eragin zuzena duten ekimenak izan direlako alegia.

Unai Rementeria saria jaso du

Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bilbainía saria jaso du Carmen Miral, Mujer Siglo XXI elkartearen presidentaren eskutik.

Rementeriak eskertu egin du aitortza, elkarteak foru erakundearen lana aitortzeko emaniko saria alegia, elkarteak Aldundiaren lana eskertu du, besteak beste, BEC-en ospatutako MTV gala edota Euskalduna Jauregian izandako 50th Best sari banaketa ekitaldiek hirian, lurraldean eta Euskadin eragin zuzena izan dutelako.

Arratsaldean ospatutako ekitaldi berean, Gozua saria banatu diote Conde de Aresti fundazioari; eta Komunikazio arloan Diario Vasco egunkariko Lourdes Perez kazetaria eta Deiako Nekane Lauzirika izan dira saridun.

Gainera, ABAOk diploma berezia jaso du, orain arte egin dituen mila emankizunak eta 67 urteetan izandako garapen lirikoa ospatzeko.


Argazkiak