2018(e)ko abenduaren 18(a) 12:50

Aldundiak bi milioi euro inbertituko ditu 7.500 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietako azpiegitura publikoetan

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Udalaren mendeko zerbitzuak edo erabilera publikoko ondasunak eraikitzea edo hobetzea sustatzeko erabili nahi dira diru-laguntzak, bai eta lurraldean biztanle gutxiago dituzten herri horietan azpiegiturek maila egokia lor dezaten erdiesteko ere.

Bizkaiko Foru Aldundiak bi milioi euro erabiliko ditu 7.500 biztanle baino gutxiago dituzten Bizkaiko udalerrietako azpiegitura publikoetan inbertsioak finantzatzeko. Horrela, maila egokia izan dezaten lortu nahi da.

Diru-laguntzei esker, udalek aukera izango dute udal-eskumeneko zerbitzu publikoetara bideratzen diren edo erabilera publikoa duten ondasunak hobetzeko edo eraikitzeko. Hori horrela, hauexek dira diruz lagunduko diren ekimenak: udal-titulartasuneko eraikinak eraikitzea, birmoldatzea eta zaharberritzea; gaur egun ibilgailuek erabiltzen dituzten espazioak oinezkoentzat egitea; hiri-aparkalekuak eta bide publikoak gauzatzea eta zolatzea; aparkalekuetan, garraio publikoen geralekuetan edo parkeetan ekipamendua eta estalkiak jartzea; horniduretarako azpiegiturak gauzatzea; eta udalerrian irisgarritasuna hobetuko duten beste jarduketa batzuk gauzatzea. Herri bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du diru-laguntza eskatzeko, eta datorren urteko otsailaren 28a baino lehen egin beharko du, orduan amaituko baita eskaerak aurkezteko epea.