2018(e)ko abenduaren 07(a) 17:17

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Andrazkoen larru-paletako I. Bizkaia Torneoa Abenduaren 8an hasiko da Bizkaia Frontoian

Euskara eta Kulturako Saila

Bizkaia Torneoan sei bikotek jokatuko dute. Torneoko zazpi partidak Bizkaia Frontoian jokatuko dira, eta finala abenduaren 29an izango da. Andrazkoen esku-pilotako I. Bizkaia torneoan egin zen bezala, larru-paletakoan parte hartzeko ere kiroletako lan-kontratua izango dute pilotariek, lehenengoz.

Andrazkoen larru-paletako I. Bizkaia Torneoa

Bizkaiko Foru Aldundiak Andrazkoen larru-paletako I. Bizkaia Torneoa aurkeztuko du. Abenduaren 8an hasiko da, eta finala abenduaren 29an jokatuko da. Bikoteen arteko zazpi partidak Bizkaia Frontoian jokatuko dira.

Aurten, lehenengoz jokatu da Andrazkoen esku-pilotako I. Bizkaia torneoa, eta, parte hartzeko, pilotariek kiroletako lan-kontratua izan dute, lehenengoz. Andrazkoen larru-paletako I. Bizkaia Torneoan ere prozedura berberari jarraituko zaio, eta pilotariei kontratua egingo zaie.

Guztira, sei bikotek jokatuko dute, eta finala ETBn ikusi ahal izango da. Txapelketa urriaren 8an hasiko da, eta bi partida jokatuko dira (Arrizabalaga-Etxaniz vs Araiztegi-Mendizabal eta Irazustabarrena-Huici vs Larrarte-Erasun). Abenduaren 15ean izango da andrazkoen larru-paletako torneoaren bigarren jardunaldia, eta bi partida jokatuko dira (Ibañez-Laura Saez vs Arrizabalaga-Etxaniz eta Nagore-Maria Saez vs Larrarte-Erasun). Hirugarren jardunaldia abenduaren 22an izango da (Ibañez-Laura Saez vs Araiztegi-Mendizabal eta Irazustabarrena-Huici vs Nagore- Maria Saez). Finala abenduaren 29an izango da, Bizkaia Frontoian.

Torneoaren araudia

12 pilotarik parte hartuko dute (6 bikotek).

Talde 2 egingo dira, 3 bikotez osatuak. Talde bakoitzeko bikoteen artean, itzuli bakarreko liga jokatuko da.

Astean partida 2 jokatuko dira, talde bakoitzak bat.

Partida irabazten duen bikoteak 2 puntu eskuratuko ditu, eta galtzaileak puntu 1.

Partidak bost jokotara izango dira. Joko bakoitza zortzi tantotara izango da.

Bikoteen artean berdinketa gertatuz gero, tantorik gehien eskuratu duena sailkatuko da. Hala ere, oraindik ere berdinketa badago, bikoterik gazteena sailkatuko da.

Talde bakoitzeko lehenengo bikoteak finalerako sailkatuko dira.

Ezin izango da partidarik atzeratu.

Araudi honetan zehaztu ez den guztian, federazioaren araudi orokorrean ezarritakoa beteko da.


Argazkiak