2018(e)ko abenduaren 07(a) 10:00

Aldundiak 300.000 euro erabiliko ditu kultura-ondare eraikia birgaitzeko esku-hartzeak egiteko

Euskara eta Kulturako Saila

Euskara eta Kultura Sailak diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ditu 2019. urtean zehar Bizkaiko kultur ondare higiezina birgaitzeko eraikuntzako esku-hartzeak egiteko.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko kultura-ondare arkitektonikoa kontserbatzeko duen konpromisoaren barruan, 300.000 euro bideratuko ditu balio kultural nabarmena duten ondasun higiezinak birgaitzeko eraikuntzako esku-hartzeak egiteko, baldin eta higiezinotan haiek kontserbatu, finkatu, birgaitu edo zaharberritzeko lanak egin behar badira.

Foru-dekretuaren helburua da pertsona eskatzaileen ekintzak babestu eta osatzea; hori dela eta, ez dira inoiz finantzatuko jarduera egiteagatik sortutako gastu guztiak.

Diru-laguntzaren eskatzaileek 2019. urtean zehar egin beharko dute diru-laguntzaren xede den esku-hartzea.

Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Ondareko Zerbitzuaren bulegoetan aurkeztu behar dira (María Díaz de Haro kalea, 11, Bilbo) edo Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, helbide honetan: www.ebizkaia.eus/es/inicio.

Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 12tik 2019ko urtarrilaren 18ra arte izango da, egun biak barne.