2018(e)ko azaroaren 23(a) 10:15

Aldundiak 60 plazako Enplegu Publikorako Eskaintza berria onartu du 2018rako Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundean

Gizarte Ekintzako Saila

Gizarteratzeko goi mailako teknikariaren 39 plaza, gizarte hezitzailearen 18 plaza, fisioterapeutaren 2 plaza eta goi mailako teknikariaren plaza 1 irtengo dira Enplegu Publikorako Eskaintzara. 37 plaza eskaintza librekoak izango dira eta 23 barne sustapenerako izango dira. Bost plaza desgaitasuna duten pertsonentzako erreserbatuta egongo dira. Foru erakundeak GUFEn azken hiru urteetan onartu duen enplegurako hirugarren deialdi publikoa da. 2016., 2017. eta 2018. urteei dagozkienak dira eta guztira 247 plaza eskaini dira.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak 2018rako Enplegu Publikorako Eskaintzaren deialdia onartu du. Bertan, hirurogei (60) plaza eskainiko dira guztira: eskaintza libreko hogeita hamazazpi (37) plaza eta barne sustapenerako hogeita hiru (23) plaza. Hori, bat dator bere birjartze-tasaren % 100arekin.

Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean ezarritako legezko mugak errespetatuz, 2018rako Enplegu Publikorako Eskaintzak GUFEn, funtsean, enplegu denborazkotasuna murriztea du helburu kategoria profesional ezberdinetan egonkortasun handiagoa lortzearen bidez, arreta berezia jarriz arreta zuzeneko plazei. Horretaz gain, desgaitasuna duten pertsonak ere jasoko dira erreserba-txandaren barruan.

Eskainiko diren plaza guztietatik, 39 gizarteratzeko goi mailako teknikarienak izango dira (horietatik 16 barne sustapenerako txandarako erreserbatzen dira). Bestalde, goi mailako teknikariaren plaza bat eskainiko da.

18 plaza gizarte hezitzailearenak izango dira; horietatik sei barne sustapenerako txandarako erreserbatuko dira. Fisioterapeutaren bi plaza ere eskainiko dira; horietako bat barne sustapenerako txandarako erreserbatuko da.

Gainera, bost plaza (guztizko eskaintzaren % 7ari dagozkionak) gutxienez % 33ko desgaitasuna duten pertsonek betetzeko erreserbatu dira, betiere, aipaturiko desgaitasun gradua egiaztatzen badute eta hautatze-probak gainditzen badituzte.