2018(e)ko azaroaren 16(a) 13:44

Aldundiak 30 emakume ijito profesionalki ziurtatzea babestu du

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

“AROMALÍ ROMI, EMPLEGURAKO BIDEAN”, emakume ijitoen prestakuntza eta enplegurako ibilbide zuhurra.

Teresa Laespada.

Laespada: “Desberdina, anitza, mestizoa, baina eskubide eta aukerei dagokienez parekoa den Bizkaia nahi dugu”

Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak 30 emakume ijito profesionalki ziurtatzeko diplomen banaketan hartu du parte. Emakume horiek aipaturiko foru sailak babesturiko prestakuntza prozesuaren ostean eskuratu dituzte diploma horiek.

Zehazki, LANBIDEtik bultzaturiko Proiektu Berezien esparruko "Ile-apainketako zerbitzu osagarrietako" eta "Estetikako zerbitzu osagarrietako" ziurtagiri profesionalak dira eta Laespadak zuzentzen duen foru sailaren zein Emakumearen Euskal Erakundea - EMAKUNDEren finantzaketa jaso dute.

Aipaturiko prestakuntza eman duen Otxarkoagako prestakuntza zentroan egin den diplomen banaketan, era berean, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteria sailburuordeak hartu dute parte.

Diploma banaketa horrek esanahi berezia izan du hain zuzen ere azaroaren 16an gauzatu delako, hots, Ijito Herriaren Egunean. Laespada diputatuak azaldu duenaren arabera, emakume ijitoek ere ikasi, etxetik kanpo lan egin eta beren egunerokoan epaitu, biktimizatu eta estereotipatzen dituen gizartearen aurka borrokatu nahi dute. Erro sendoak dituzten rol kultural matxisten aurka borrokatzen duzue gainera, azpimarratu du.

Asko gustatzen zaigu ziurtagiri profesionalaren proiektu hori hainbat ikuspuntu elkartzen dituelako: berdintasunarena, ahalduntzearena, dibertsitatearena eta, azken batean, desberdina, anitza, mestizoa, baina eskubide eta aukerei dagokienez parekoa den Bizkaiarena, gaineratu du.

Zehazki, proiektua irabazi asmorik gabeko hiru erakundek bultzatu dute: AMUGE, Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea, Bagabiltza Fundazioa eta Otxarkoaga Prestakuntza Zentroak. Izaera sozial nabarmena duten erakundeak dira, gizarte eta hezkuntza arloko gizarteratzeko proiektuak genero ikuspegiarekin inplementatzeari eta parte-hartzaileen (kasu honetan, emakume ijitoak) abiapuntua eta baldintzatzaileak kontuan hartzen dituen proiektu berezien diseinuari dagokienez ibilbide zabala dutenak.

Proiektu hori berezi da prestakuntzari laguntza emateko baliabideen diseinuarekin batera etengabeko ikaskuntzako mekanismo malguak artikulatzen dituelako eta prestakuntzan zehar prozesuan sartzea errazteko laguntza eta beren zaurgarritasun egoera areagotzen duten genero, kultura, ikaskuntza eta lan-esperientzia faltaren baldintzatzaileak lantzeko aukera eskaintzen duelako.


Argazkiak