Berriak
2018(e)ko azaroaren 15(a) 20:30
Aldundiak Bizkaiko merkataritzaren alde egin du eta sentsibilizazio kanpainarik handiena aktibatu du
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea
Bagara ala ez gara? Lelo horrekin bizkaitarrei gogorarazi nahi zaie tokiko merkataritzaren alde eginez, Bizkaian inbertitzen dela. Horrez gain, nabarmendu nahi da kalitatezko merkataritza profesionala dugula. Unai Rementeriak inplikazioa eskatu dio sektoreari, lurralde osoan zabalduko den ekimen harrigarri baten bidez: denda ibiltariek Bizkaiko saltokiei buruzko eguneroko irudi eta istorio errealak eskainiko dituzte.
Bagara ala ez gara?
Bihartik aurrera, bizkaitarrek galdera bati erantzun beharko diote, bagara ala ez gara? Bizkaiko Foru Aldundiak galdera hori helarazi du kanpaina izugarri baten bitartez, lurraldeko hainbat udalerritako denda, komunikabide, garraio publiko eta kaleetan ikusi ahalko dena. Horrela, kontsumitzaileak sentsibilizatu nahi dituzte tokiko dendak aukeratzeak duen garrantziaren inguruan.
Unai Rementeriak kanpaina aurkeztu du, foru erakundeak legislatura honetan egin duen handiena, Azkuna zentroko atarian merkatariekin egindako topaketan. Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu du Bagara ala ez gara? galderari erantzunez, erosle bakoitzak erabaki behar duela merkataritzak sortzen duen aberastasun ekonomikoa eta soziala non geratzea nahi duen. Denok erantzun behar dugu kanpaina honi lotutako galdera: Bagara ala ez gara? Eta, izatea, zer da? Hainbat gauza. Argitasuna, bizia, garbitasuna duten herriak eta kaleak edukitzea da. Irribarre bat da, baita egun on, poltsak igoko dizkizut?, goraintziak amatxu eta aititeri ere. Alaba edo ilobarentzako lana da. Lasai, emango didazu esatea da. Eta egoitza, Bizkaibus, hondartza edo suhiltzaileei eusteko zergak dira. Izan ere, hemen gastatzen duguna, hemen geratzen da. Hemen sortzen du jarduna eta lana. Eta hori ona da denontzat. Zuentzat eta Bizkaia osoarentzat. Beraz, bagara ala ez gara?
galdetu du Rementeriak.
Ahaldun nagusiak inplikatzeko eskatu die merkatariei, espero baitu ekimen horretaz harro sentitzea. Kanpaina hau Bizkaiko merkataritzaren aldekoa da. Eta kontzientziak astindu nahi ditu. Botoia gure esku dago. Denok dugu horrelako botoi bat. Erosketak non egingo ditudan aukeratzeko botoia. Pertsiana igotzeko edo jaisteko botoia
ziurtatu du.
Halaber, Rementeriak kanpainaren galdera nagusia bota dio sektore horri, eta autokritika egiteko eskatu dio, hobetzen jarraitzeko. Hausnartzeko eta autokritika dosi bat izateko eskatzen dizuet. Denok egin behar dugu autokritika osasungarri berdina. Neu naiz lehena. Horrez gain, galdera nagusia botako dizuet: Bagara ala ez gara? Kalitatezko merkataritza gara? Merkataritza profesionala gara? Merkataritza lehiakorra gara? Mundura begira dagoen merkataritza gara? Egunez egun gero eta aukera gehiago dituen eta bezeroarengan pentsatzen duen merkataritza gara? Horixe bagara, pozten naiz. Ondo goaz. Bestela, gogor ekin behar diogu lanari, horixe dena izateko lehenbailehen, lehia izugarria da-eta. Bizkaiko merkataritza gure esku dago. Denon esku
, amaitu du ahaldun nagusiak.
Legealdiko kanpainarik handiena
Bagara ala ez gara? goiburu ibiltaria da, eta bizkaitarrek euskarri askotan ikusteko aukera izango dute, ostiral honetatik (azaroaren 16a) bertatik hasita eta, gutxienez, 2019. urtearen hasierara arte.
Kanpainak harritzea eta zirrara eragitea du helburu, eta pantaila erraldoiak dituzten zenbait denda ibiltari, udalerriz udalerri eramango direnak, ditu ardatz nagusi. Pantailotan, Bizkaia osoko benetako saltokietako eguneroko pasarteak proiektatuko dira, eta bertako merkataritzak bakarrik eskain ditzakeen zerbitzuen eta abantailen berri emango dute; izan ere, merkataritza horrek gertutasuna, konfiantza, tratu zuzena, etxekotasuna eta abar eskaintzen ditu, bazter utzi gabe profesionaltasuna eta kalitatea. Denda ibiltari horiek, lehenengo astean, Bilbon jarriko dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren eta Santimamiko geltokiko hallaren ondoan. Hurrengo astean, beste udalerri batzuetara eramango dira: Getxora, Balmasedara, Barakaldora, Gernikara, Lekeitiora…
Halaber, Bagara ala ez gara? goiburua lurraldeko saltokietako erakusleihoetan jarriko da, bai eta hedabideetan eta garraio publikoan ere. Metro Bilbaok txartel-zorroen edizio berezia ere egin du, kanpaina horren claimarekin.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...