2018(e)ko azaroaren 15(a) 09:00

WomenBi, emakume profesionalen protagonismoa ikustarazteko begirada bat

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak “WOMENBI”, argazkien eta ikus-entzunezkoen proiektua sustatu dute; helburua emakume profesionalen protagonismoa ikustaraztea eta gizarte mailan egiten duten lan baliotsu eta derrigorrezko horri balioa ematea da.

WomenBi.

Proiektuan argazki eta ikus-entzunezko batzuk daude eta gaur inauguratu da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan. Esparru desberdinetako emakume profesionalen hogei profil jaso eta horien erakusketa inklusiboa egiten da. Arloak osasuna, zientzia, enpresa, metala, kultura kirola, abeltzaintza, zuzenbidea, elkartegintza, unibertsitatea,… dira. Bilbo eta Bizkaia inguruko emakume errealak, gaitasunaren, eragingarritasunaren, hobetzearen eta baloreen adibideak direnak.

Proiektuaren egileak Enrique Moreno Esquibel argazkilaria eta Marta Fernández Rivera kazetaria izan dira eta, aldi berean, Metro Bilbaoren laguntza du.

WOMENBIren helburuak emakume profesionalen aurrerakuntzak erakustea eta aintzatestea da, eta era positiboan, errealistan eta eraikitzailean erreibindikazioa egitea. Emakumeak euren talentu profesionalagatik, gaitasunagatik eta hobetzeagatik ardatz bihurtzea, emakumeek ez luketelako beti berri izan behar euren eskubideak urratu direlako, eta hori lortzea gizarte osoaren ataza eta erantzukizuna delako.

HOGEI PROTAGONISTA

WOMENBIko protagonistak euren artean erabat desberdinak diren hogei emakume dira. Emakume errealak, hurbilekoak, beste emakume asko eurekin identifikatzeko modukoak direnak. Badituzte ezaugarri komunak ere: talentua, profesionaltasuna, eragingarritasuna eta kemena. Emakume hauen guztien atzean kontatzea merezi duen arazoak gainditzeko eta hobetzeko historia bat dago.

  • ADELA ASUA. Zigor Zuzenbideko katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitatea. Konstituzio Auzitegiko lehendakariorde emeritoa.
  • ITZIAR LAZKANO, Aktorea eta zuzendaria.
  • ZURIÑE GARCÍA, Sukaldaria. Andra Mari jatetxeko sukaldeburua.
  • ITZIAR ASTIGARRAGA, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatria Zerbitzuko burua. Umeen Onkologia Unitateko arduraduna.
  • MIREIA DE DIEGO, Indusketen eta obra zibilen arloko enpresaburua. Bizkaiko Indusketa Enpresen Elkarteko lehendakaria.
  • RAKEL MATEO. Kirolari paralinpikoa, triatleta.
  • DEUSTO ARRAUN TALDEKO EMAKUMEEN TALDEA.
  • SOKATIRAKO EUSKADIKO EMAKUMEEN SELEKZIOKO TIRATZAILEAK.
  • TAMARA CLAVERÍA. Gizarte Integrazioko graduduna. Asociación de Mujeres Gitanas Elkarteko (AMUGE) lehendakariordea.
  • MARTA MACHO. Matematikoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea. Zientzia dibulgatzailea.
  • SAIOA LARA. Soinekoen diseinatzailea. Soinekoen diseinurik onenaren Goya Saria "Handia" filmeko bere lanagatik.
  • MARÍA DEL CARMEN VÁZQUEZ. Bilbobus Zerbitzuko gidaria.
  • CLAUDIA ELENA FAVELA. Soziologoa. Grupo de Mujeres Migrantes trabajadoras del Hogar taldeko koordinatzailea.
  • LORENA FERNÁNDEZ. Ingeniari informatikoa. Deustuko Unibertsitateko Identitate Digitaleko zuzendaria eta Inspira STEAM mentorea.
  • FATOU DIENG. Nazioarteko Merkataritzako teknikaria.
  • MAMEN FREITAS. Soldatzailea.
  • LOREA MOMEÑE. Abeltzaina. Urigoitiko Txorizoak.
  • PILI CASTRO. Cáritas Elkarteko Adineko Pertsonen Arloko arduraduna. Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakaslea.
  • BEGOÑA GARCÍA DE ANDOIN. Jostuna. Federación de Mujeres Viudas del País Vasco Federazioa, FEVI.
  • ANA OTEIZA. Tromso-ko (Norvegia) PET Imaging Center-eko I+D taldeko ikertzailea.

BI EKOIZPEN IBILTARI

Bi ekoizpen egin dira, lehenengoan argazkiak eta ikus-entzunezkoak daude hogei protagonisten bideoekin; atal hau atzo inauguratu da Bilbo Itsasadarreko Itsas Museoan eta irekita egongo da urtarrilaren 31ra arte.

Ostean izaera ibiltaria izango du eta Bilbo eta Bizkaiko herrietako bete areto batzuetan erakutsiko da.

Bigarren ekoizpena Metro Bilbaon egingo den argazkien erakusketa da; kasu honetan gaur, azaroak 15, hasita ikusi ahal izango da Abando (Renfe) eta Portugaleteko (Carlos VII) geltokietan, eta hau ere ibiltaria izango da. Abenduan erakusketa osoa Alde Zaharreko (Unamuno) geltokian erakutsiko da eta urtarrilean Indautxu (Urkiijo) eta Basauriko (Bidasoa) geltokietan.


Bideoak