2018(e)ko azaroaren 12(a) 10:16

Laespadak: “45 urtetik gorako pertsona bati enpleguaren ateak ixtea haren ezagutza eta esperientzia guztia alferrik galtzea da”

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

45 urtetik gorako pertsonen enplegua da Gizartegune jardunaldi berri baten eztabaidaren eta hausnarketaren erdigunea. Sara de la Rica katedratikoak, prestakuntza-arduradun den Yoana Arambalzak eta Eroski, SaltosSystems, Grupo Arteche edo KnowledgeWorks-eko ordezkariek hartu dute parte jardunaldian.

Teresa Laespada.

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Diputatu Teresa Laespadak ohartarazi du gaur 45 urtetik gorako pertsona bati enpleguaren ateak ixtea haren ezagutza eta esperientzia guztia alferrik galtzea dela.

Diputatuak gaur inauguratu du Euskalduna Jauregian eztabaida eta hausnarketarako XI. Gizartegune espazioa, zeinen ardatza baita ´45 urtetik gorako pertsonen benetako enplegagarritasuna lortzeko erronkak´, eta adierazi du gero eta errealitate ukaezinagoa dela langabeziaren arazoa ez dela bakarrik gazteena.

Pertsona horiek -esan du-, langabezian egoteaz gain, adin bat dute hesi eta oztopo bihurtu zaiena, zenbait enpresaren kasuan, lanpostu bat lortzeko.

Laespadak oker iritzi dio enpresa-jarrera horri, zeren eta asko baita enpresa batek galtzen duena pertsona bat adinagatik bakarrik atzera botata. Adibidez, beraren ustez, atea ixten zaio haren esperientziari, haren ezagutzari, erantzuteko gaitasunari, haren kontaktu-sareari, une kritikoak testuinguruan jartzeko gaitasunari, teoriaz harago doan jakituria praktikoari.

Gogorarazi du, halaber, enpleguaren aldeko Lanberri foru programari esker, zeinek arreta jartzen duen 45 urtetik gorako pertsonengan eta lana topatzen zailtasunak dituzten beste batzuengan, aurten garatuko direla 53 laneratze-ibilbide 640 pertsonentzat, 310 ekintza konpetentzietan prestatzeko, eta laguntza zuzenak ahalbidetuko direla 149 pertsonaren kontrataziorako.

Diputatuak azpimarratu du, baita ere, 45 urtetik gorakoen langabezia sarritan drama bihurtzen dela, pertsonak horiek familia-karga handiak dituztelako euren lepotik edo aurre egin behar izaten dietelako hipoteka zamaren baten edo bestelako zorren baten ordainketei.

Diputatuaren inaugurazioaren ondoren, parte hartu dute UPV/EHUko katedratikoa den Sara de la Ricak, SEA Arabako Enpresetako Enplegu eta Prestakuntzako arduradun Yoana Arambalzak, eta Eroski, SaltoSystems eta Grupo Artecheko ordezkariek. Hitza hartuko du, baita ere, Javier Martínez Aldanondok, KnowledgeWorks-ekoak.


Argazkiak


Bideoak


Audioak