2018(e)ko azaroaren 09(a) 12:12

Ehunka ikasleren batukada NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuen alde

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Aldundia eta UNESCO Etxea ´Alda dezagun planetaren norabidea... mugi zaitez GIHen alde´ kanpainaren bultzatzaile, ikasle bizkaitarrak sentsibilizatzeko. Bigarren urtez jarraian egiten ari den kanpaina honen ardatza 17 GIHak dira.

Batukada.

Gaur ehunka ikaslek parte hartu dute batukada baten Guggenheim Museoaren ondoan. Batukada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak eta UNESCO Etxeak antolatu dute ´Alda dezagun planetaren norabidea... mugi zaitez GIHen alde´ kanpainaren jardueren harira.

Sentsibilizazio kanpaina hau bigarren urtez jarraian egiten ari da Bizkaiko hezkuntza zentroetan. Kanpainak Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan jarri du arreta. Helburu horiek 193 herrialdek onartu zituzten 2015ean NBEren esparruan, pobrezia erauzteko, desberdinkeriak gutxitzeko eta planetaren iraunkortasunaren alde.

Aipatutako Foru Sailaren arduradun den Teresa Laespada Diputatuak, batukadaren aurretik egindako adierazpenetan, esan duenez: Pobrezia, desberdinkeriak eta Planetaren iraunkortasuna presente izan behar ditugu agenda publikoan.

Kanpaina honetan parte hartu duten zentroek informazio-tailerrak jaso dituzte, ikasleei 2030 Agenda eta agenda horren helburuak azaltzeko. Batukada Reperkusión Feministak sortutakoa da eta Jon Gómez Garai komunikatzaileak dinamizatu du.


Argazkiak