2018(e)ko azaroaren 08(a) 15:51

Aldundiak 95,6 miloi euro bideratuko ditu inbertsio publikorako hazkunde ekonomikoaren zikloari laguntzeko

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren aurrekontuak % 79 gehiago bideratuko du ekitaldi honetan bide- eta bizikleta-azpiegituretarako. Ezagutza-azpiegiturek 10,2 milioi euro eskatuko dituzte 2019ko kontuetatik, eta nazioarteko ekintzailetza zentroa izango da nobedade nagusia. Ekintzailetza, berrikuntza, enpresa-nazioartekotze, talentu eta kanpo sustapen programa eta ekimenetarako funts publikoak % 20,6 handitu dira, 46,3 milioi euro arte.

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren aurrekontua 283.560.900 euro izango da 2019an. Beraz, 2018. urtearen aldean, % 5,4 handitu da. Imanol Pradales foru diputatuak, hazkunde ekonomikoaren zikloari laguntzeko kontuak direla azaldu du Batzar Nagusietan emandako hitzaldian. Horrela, aurrekontuek, guztira, 95,6 milioi euro bideratuko dituzte inbertsio publikorako. Zehazki, % 79 handitu da bide- eta bizikleta-azpiegituretan egindako inbertsioa; 85,4 milioi euro guztira. Bestalde, 10,2 milioi euro bideratu dira berrikuntza- eta ezagutza-azpiegituretarako: Ezkerraldea-Meatzaldeko Teknologia Parkea, nazioarteko ekintzailetza zentroa, EIC eta AIC.

Ekintzailetza eta berrikuntza

Imanol Pradalesek ekimenetarako atala nabarmendu du, ekintzailetza sustatzen jarraitzeko. Horrela, 2019. urtean, 11,4 milioi euro bideratuko ditu. Barne hartzen ditu besteak beste startup berritzaileak sortzeko eta garatzeko programak, enpresa-mintegiak, Seed Capital bidezko finantzazioa eta emakumeen ekintzailetzari laguntzea.

Baita berrikuntza eta ekintzailetza ekosistema nazioartekotzeko estrategia ere, etorkizuneko nazioarteko ekintzailetza zentroa eta nazioarteko nodoak barne hartzen dituena. Bietarako 1,1 milioi euro bideratuko dituzte.

Ahaldun Nagusiak azpimarratu du berrikuntzako aurrekontuak gora egin duela, % 27 zehazki, 4,3 milioi euro arte. Arlo horretan, Bizkaiko ETEen berrikuntzari laguntzeko programek 13 milioi euro baino gehiago jasoko dituztela jakinarazi du. Hain zuzen honako hauek jasoko dute diru-laguntza: berrikuntzari, inbertsioari eta nazioartekotzeari laguntza osoa emateko 3i programak; lehiakortasuna bultzatzeko 2i programak; berrikuntzan lankidetzan aritzeko Elkarlanean dekretuak eta enpresa, eragile eta hornitzaileen balio-kateak indartzeko programa berriak.

ETEen nazioartekotzerako berariazko laguntzak 4,7 milioi euro eskatu ditu. Bestelako jardueren artean enpresetarako laguntza-dekretua barne hartzen du, 2,5 milioi eurokoa izan da; % 28 handitu da, beraz. Talentuari laguntzeko ekintzei dagokienez, Sailaren aurrekontuaren 2,1 milioi euro jasoko dituzte.

Halaber, Ezkerraldeko Parke Teknologiko berrirako egindako 3,1 milioi euroko inbertsioa nabarmentzen da.

Azpiegitura berriak garatzea eta sarearen kudeaketa

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak 67 milioi euro bideratuko ditu 2019. urtean bere aurrekontutik bide-azpiegituretan inbertitzeko. Foru diputatuak azaldu du, kopuru horretatik, 45 milioi euro, Supersur autobidearen 1b faserako izango direla. Eta 21,6 milioi euro Bidesarea Planaren jardueretarako, Kukularra lotunearen bigarren fasea eta Bermeoko saihesbidearekin lotzeko bidea barne hartuz.

Imanol Pradalesek nabarmendu du aurrekontuak 17,1 milioi euro ere jasotzen dituela bide-sareko kudeaketan beste inbertsio batzuk egiteko. Eta zehaztu du bultzada handia emango diotela bizikleta-sareari, sarearen kontserbazio egokia indartuko dutelako, zoruak hobetuko dituztela eta motor-gidariak babesteko sistemak jarriko dituztela.

Errepideen foru-sarearen zainketa osoaren atalari dagokionez, 46,8 milioi euro jasoko ditu. Tuneletako segurtasun-kontrolak, berriz, 0,95 milioi euro.

Turismoa eta kanpo-sustapena

Pradalesek azpimarratu du, Bizkaia, turismo-helmuga gisa sustatzeko, bultzada handia ere emango diola aurrekontuaren bidez: 5,3 milioi euro. Aurreko aurrekontuaren aldean % 18 handitu da, eta kanpoko ekintzak, nahiz barne sustapenekoak barne hartzen ditu.