2018(e)ko azaroaren 09(a) 13:00

Kalitatezko zerbitzuak, udalerriei laguntza eskaintzea eta Bizkaia digital baterako teknologia, Aldundiak 2019rako dituen apustuak

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak, Ibone Bengoetxeak, bere Sailaren aurrekontuen zehaztasunak aurkeztu ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan; Sailaren aurrekontua 62,11 milioi euro, 2018an baino 5,65 milioi gehiago.

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako sailaren aurkezpena

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak, Ibone Bengoetxeak, berak zuzentzen duen Sailak 2019ko ekitaldian eskuragarri izango dituen 62.112.967 euroen -2018an baino % 10 gehiago- destinoko aurrekontuko partidei buruzko zehaztasunak eman ditu gaur goizean Batzar Nagusietan. Munta hori, batez ere, herritarrei eta udalei zerbitzu gehiago eta hobeak eskaintzeko izango da, betiere teknologia berriak kontuan hartuta.

Ibone Bengoetxeak honakoa azpimarratu du: foru administrazioaren transformazioa diseinatzeko gure helburua lortzen lagunduko duten aurrekontuak dira, aldi berean Bizkaiko toki gobernuen transformazioan lagunduko dutenak, arauen arloko aldaketei egokitzeko aukera emango digutenak eta, herritarrei eskaintzen zaien arreta-mailen hobekuntzaren bitartez eta larrialdietako zerbitzuen bidez udalei eskaintzen zaien arretarekin, Lurraldearengandik eta bere herritarrengandik oso hurbil egoteko bidea jorratzen dutenak.

Berariaz helburu nagusi horiengatik, hau da, zerbitzu gehiago eta hobeak eskaintzea, arretan hurbilago egotea eta herritarrentzako tramite errazagoak egitea, aurrekontuak gehikuntza bat du herritarrei arreta integrala emateko bulegoek ematen duten zerbitzuari dagokionez eta, zehatzago, arreta eredu hori emango duten beste bi bulego egongo dira.

Nahiz eta aurrekontuaren atalik handiena foru administrazioa funtzionarazteko izan, ezin da ahaztu Bizkaiko Foru Aldundiaren gainerako Sailei laguntza eskaintzeko saila dela eta, horregatik, igoerarik adierazgarrienak Administrazioaren Modernizaziokoak, Suhiltzaileen Parkeetakoak eta Administrazio Orokorrekoak dira, Modernizazioaren kasuan azpiegitura digitalen zuzkiduraren ondorioz eta Suhiltzaileen kasuan ekipamendu berrien ondorioz.

Administrazioa modernizatzeko partidari dagokionez esan behar da horren munta 18.547.000 eurokoa dela (aurreko urtean baino % 5,6 gehiago) eta, beraz, garrantzitsuena da. Kasu honetan aurrekontua herritarrak era askean hautatuta Foru Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzuetara eta edukietara iristea bideratuko duen kanal askotako sare integratu baten ezarpenerako planak eta proiektuak sustatzeko, zuzentzeko eta gainikusteko da, ondore horretarako beharrezkoak diren metodologia eta erreminta teknologikoak garatuz eta administrazioko prozedurak erraztea eta elkar-eragiketako arautegi teknikoaren ezarpena sustatuz.

Zehatzago esanda, programan besteak beste BAT sistemaren (Bizkaiko Azpiegitura Teknologikoa) garapena ezartzen da, hau da, Foru Aldundiaren sail guztietarako zeharkako izaerako irtenbide teknologiko korporatiboen zabalkuntza Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren inplementazioan aurrera egiten jarraitzeko. Irtenbide horien artean egoitza elektronikoa, sarreren kudeatzailea, agirien kudeatzailea, tramitazio-motorra eta agiritegi elektronikoa daude.

Neurri hauekin Bizkaiko Foru Aldundiak lortu nahi duen helburua barruko prozesuen eragingarritasunaren hobekuntza da baina, aldi berean, administrazioan herritarren eskura dauden prozedurak, tramiteak eta zerbitzuak erraztea lortu nahi du. Ildo horretatik BATen garapenarekin batera, zerbitzu-gutunen bidez, kudeaketaren eta zerbitzuen ebaluazioaren erreminten zuzkiduran sailei laguntza eskaintzen jarraituko da. Egunera arte gutun-zerbitzuak egin dira sei foru zerbitzurentzat eta une hauetan beste sei gutun egiten ari gara.

Laguntza eskaintzea Bizkaiko udalei

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailaren ardatz nagusietako bat Lurraldeko udalei laguntza eta zerbitzuak ematea da. Ondore horretarako 4.700.000 euroko munta zuzkituko dio era askotako jarduketen bidez Bizkaiko toki erakundeen modernizazioa sustatzearen ardura duen BiscayTIK Fundazioari. Jarduketa horien artean, besteak beste, honako hauek daude: gaur egungo zerbitzuen eta sistema teknologikoen mantenua; administrazioko prozedurak eta kontratazioa; lizitazio elektronikorako, gizarte zerbitzuetarako eta gardentasunerako irtenbide teknologiko digital berriak; edo udalen trebakuntza iraunkorra.

Halaber, Lurraldeko udalerri txikietan azpiegituretan inbertsioak egiteko aurrekontuko partidak mantenduko dira; zehatz esanda, 2 milioi euro izango dira, 2018an zainpetu zen munta bera.

Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzua.

Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako partidaren munta 4.812.480 euro da. 2018ko ekitaldiarekin alderatuta datorren urtean % 11,61eko igoera egongo da. Igoera hori, beste arrazoi batzuen artean, suhiltzaileen Zalla eta Arratzuko parke berrien eraikuntza-proiektuengatik gertatzen da (1.200.000 euro). Beste 711.480 euroko munta bat autoeskala ibilgailu berri bat eskuratzeko da eta 160.000 euro gehigarri basoko bi ibilgailu egokitzeko erabiliko dira.

Gazteak

Gazteriaren arloari dagokionez Udal Gaztedi proiektuaren bidez mantendu egiten da udalekiko eta mankomunitateekiko lankidetza eta, aldi berean, mantendu egiten da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin egon dagoen akordioa.

Azkenik, gogorarazi behar da aurten 3.093.000 euroko partida erreserbatu dela 2019ko urteko Batzar Nagusietako hauteskundeetarako.


Argazkiak