2018(e)ko azaroaren 08(a) 10:25

45 urtetik gorako pertsonen enplegua Gizartegune jardunaldiko eztabaidagai eta gogoetagai nagusia izango da

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Sara de la Rica katedradunak, Yoana Arambalza prestakuntza arloko arduradunak eta Eroski, SaltoSystems, Grupo Arteche eta KnowledgeWorks-eko ordezkariek parte hartuko dute jardunaldian.

Gizartegune XI.

Laespada: “Pertsonak eta ezagutza erakunde baten baliorik handienak dira”

45 urtetik gorako pertsonen enplegagarritasun eraginkorra lortzeko erronkak Gizartegune jardunaldiko eztabaidagai eta gogoetagai nagusi izango dira. Jardunaldi horren hamaikagarren edizioa datorren astelehenean egingo da, azaroaren 12an, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak, inauguratuko du jardunaldia. Ondoren, UPV/EHUko katedradun Sara de la Ricak, SEA Empresas Alavesas-eko enplegu eta prestakuntza arloko arduradun Yoana Arambalzak eta Eroski, SaltoSystems eta Grupo Artecheko ordezkariek parte hartuko dute. KnowledgeWorkseko Javier Martínez Aldanondok ere hitz egingo du.

Laespada diputatuak adierazi du jardunaldian honako hau azpimarratu nahi dela: pertsonak eta ezagutza erakunde baten baliorik handienak dira.

Diputatuaren ustez, pertsona da zutabe nagusia, eta gainerakoa, ezagutza barne, bigarren mailakoa da; izan ere, ezagutza lortzea eta asimilatzea guztiz posiblea da jarrera egoki batekin.

Hori horrela, diputatuak honako hau ere adierazi du: 45 urtetik gorako pertsonen moldakortasunak, lan-merkatuan beren balio erantsia mantentzen laguntzen dienak, adimen-kapitalaren hiru osagaiak ditu oinarri: gizakia, antolaketa eta harremanak.

Laespadak adierazi du aktibo ukiezinetan jarri behar dela arreta, hala nola, ezagutzan, harremanetan, esperientzian edo antzinatasunean.

PROGRAMA:

  • 9:00 >>> Inaugurazioa

    Teresa Laespada. Bizkaiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua.

  • 9:15 >>> txostena

    "Bizkaiko 45 urtetik gorakoek osatutako kolektiboaren inguruko lan-diagnostikoa: erronkak eta aukerak" Sara de La Rica. UPV/EHUko Ekonomiako katedraduna.

  • 10:30 >>> txostena

    "Laneratzeko zailtasunak dituzten kolektiboen enplegagarritasunerako laguntza-proiektuak: SEAEmpleoAraba- Gasteizko Udala" Yoana Arambalza. SEA Arabako Enpresetako Enplegu eta Prestakuntzako arduraduna.

  • 11:00 >>> kaferako atsedenaldia
  • 11:30 >>> mahaingurua

    "Pertsonen ezagutzaren eta talentuaren kudeaketa antolakundeetan"

    Moderatzailea: Jose Maria de Goñi. (Innic-eko sortzaileetakoa).

    • EROSKI. Jose María Cabanillas. Pertsonen arduraduna. "Elorrioko plataforma: Eredu-aldaketa pertsonekin eta pertsonengan".
    • SALTO SYSTEMS. Juncal de Lucas. Giza-baliabideen arduraduna "Titulua lortu berri duten laguntzaileak 45 urtetik gorakoekin lankidetzan aritzen diren taldeen funtzionamendua".
    • ARTECHE TALDEA. Inazio Iribar. Giza-baliabideen arduraduna "antolakundeari buruzkoezagutza gogoan gordetzearen garrantzia".
  • 13:00 >>> Amaiera-txostena

    "Etorkizuna ikasteko gure gaitasunaren menpe dago" Javier Martínez Aldanondo. Katenariako Ezagutzaren Kudeaketako kudeatzailea eta KnowledgeWorks-eko kidea.


Argazkiak