2018(e)ko azaroaren 08(a) 17:00

Garraioen arloko aurrekontuak 88,8 M€ ezarri ditu Bizkaibusen mantenurako; gehikuntza % 4,23koa da

Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioako Saila

- CTBri egiteko ekarpena %4,75 igo da, 43 M euroraino.550.000 € markesinak berritzen jarraitzeko. - Metropolialdeko Bilboko LPP berrikusteko partida 290.650 € da.

Transportes

Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatuak, Miguel Ángel Gómez Viarrek, bere Saileko 2019ko Aurrekontuak aurkeztu ditu gaur Bizkaiko Batzar Nagusietan. Pertsonalaren gastuak kenduta aurrekontu horren munta 139.984.916 € da eta gehikuntza, aurreko ekitaldiarekin alderatuta, % 4,5ekoa da.

Aurten, berriz ere, Aurrekontuaren atalik garrantzitsuena Bizkaibus Zerbitzuaren mantenuari lotuta dagoena da; kasu honetan gehikuntza iazkoarekiko % 4,23koa da. 2018an 85.200.000 € izan zen eta aurten 88.800.000 €. Garraioen arloko diputatuaren beraren hitzen arabera Azken urte hauetan era iraunkorrean igo den partida da, Aldundiak Bizkaian mugikortasuna bermatzen duen garraioko zerbitzu publiko honen mantenuan egiten duen ahalegina erakusten duena.

BGPri Metro Bilbaoren mantenurako egiten zaion ekarpena ere hazi egiten da, kasu honetan % 4,75 eta 43.000.000 €-koa izango da, 4 eta 7. Kapituluak batuta.

6. Kapituluaren barruan ezarrita dagoen markesinen multzoaren mantenurako eta berrikuntzarako 550.000 € daude, hau da, 2018ko aurtengo ekitaldian egon dena bera. Aurten egin den lizitazioaren emaitzako lehen markesinak instalatzen ari gara. Zehatzago esanda, lehenengoa Muskizen instalatuko da, eta datozen aste hauetan beste udalerri batzuetan jarraituko dugu, adierazi du.

Halaber, eta kontuan hartuta Bilboko udalak Bilbobús zerbitzurako markesinen eredu berriaren lizitazioa atera dezakeela, 100.000 € jarri dira Bizkaibusek Bizkaiko hiriburuan dituen markesinak egokitzeko.

Aparkabisari egiten zaion ekarpena azken hiru urteetako maila berean mantentzen da. 1.200.120 € dira bere sozietatearen xedea era egokian ustiatzeko eta egiteko.

GENERO IKUSPEGIA

Gómez Viarrek, halaber, bere Sailaren barruan berdintasunari buruzko Foru Arau berriak duen aplikazioa aipatu du, eta honakoa esan du: bidaiaren garraioaren zerbitzuan generoaren ikuspegia zainduz eta garatuz egingo dugu lan, eta hori Berdintasun eta Ogasuneko pertsonal teknikoarekin batera egingo da.

Horretarako ahal den guztietan bereizi egingo da generoka bidaiarien kudeaketari dagokionez jasoko den informazio guztia. Hau da, ahalegina egingo da Bidaiarien Zerbitzuari lotuta dauden alderdi guztietan generoaren arabera zerbitzuaren pertzepzioan egon daitezkeen aldeak zeintzuk diren ezagutzeko, ostean lehenengo eta behin diferentzia horiek garrantzitsuak diren aztertzeko eta, bigarrenik, horien ustezko zioak aurkitzeko.

LAGUNTZAK UDALERRIEI

Arestian aipatu den hori guztia ez ezik kontuetan Lurraldearen kohesiorako partida garrantzitsuak islatu dira, hori baita Sailaren jardunaren beste esparrua.

Arlo honen barruko jarduketarik garrantzitsuena, aurten ere, Metropolialdeko Bilboko Lurralde Plan Partziala (LPP) da; aurten partida 290.650 €-koa da. 2019an ezarri diren lanen ardatza Bilboko LPPren hasierako onespenerako agiria egitea da, eta baita alde funtzionalaren paisaiaren arloko Katalogoa eta Zehaztapenak egitea ere. Partida horren barruan 60.000 € daude Metropolialdeko Bilboren Aldean industri lurzoruen inbentarioa egiteko.

Udalerrietako hirigintzako plangintza 2006ko lurzoruari buruzko Lege berriari egokitzeko lanak egin ditzaten toki izakientzako laguntzen kapituluan ere hazkuntza garrantzitsua egon da. Zehatzago esanda iazko urtearekin alderatuta igokuntza % 30ekoa izan da, eta iaz 500.000 € izan zirenean aurten 650.000 € dira. Gogorarazi behar da iaz laguntza horiek bikoiztu egin zirela aurreko ekitaldiarekiko. Horrela plangintzen berrikuspenaren eta Lurzoruari buruzko Legearekiko egin behar duten egokitzapenaren arloan egin behar duten lanean udalerriei laguntzen jarraitzen dugu, gure aholkularitza eta laguntza teknikoa eskainiz.

Fotogrametria eta Kartografiarako zuzkiduretan 135.000 €-ko erreserba egin da. Kartografia eta fotogrametriako gastua 230.000 eurotan mantentzen da.

Aurrekontuaren egitura osatzeko Sailaren azpiegitura informatikoa garatzeko programaren aurrekontua aipatu behar da (1.312.176 €)


Argazkiak