2018(e)ko azaroaren 08(a) 09:00

Gazte millennialek dakarten begirada berriak enpresen ahalmena hobetzen duela defendatu du Laespadak

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

‘Millennials 1000 x 1000’ programa pilotua gazteen eta enpresetako ordezkarien arteko topaketa batekin amaitu da. Guztira 25 gaztek prestakuntza aldi bat jaso dute ‘coach enpresetan’ eta gero 13k ‘erronka enpresen’ programarekin jarraitu dute.

Millennials 1000 x 1000.

Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatuaren arabera, gazte millennialek enpresei eskaintzen dieten begirada berriari esker, enpresek aldakorra den mundu baten erronketara egokitzeko duten ahalmena hobetzen du.

Enplegurako eta Ekintzailetzarako DEMA Foru Agentziak garatu duen ‘Millennials 1000 x 1000’ programa pilotuan parte hartu duten 25 gazteak biltzeko balio izan duen ekitaldi baten itxieran egin ditu Laespadak adierazpen horiek. Aipaturiko taldetik, 23k bigarren fase batean jarraitu dute. Topaketan, bestalde, programan parte hartu duten enpresetako arduradunek hartu dute parte.

Gazteen eta enpresetako arduradunen arteko hartu-eman horretatik, begiratzeko modu ezberdinen arteko konbinaziotik sortzen da aukera, irtenbidea eta arrakasta partekatua; azken hori da azken batean arrakastarik onena, gaineratu du diputatuak.

‘Ez deitu millennial, deitu aukera’ titulupean garatu den topaketak ‘Zoritxarra eta belaunaldi dibertsitatea erakundeetan’ hitzaldiarekin abiarazi du Elena Cascantek (Generación & Talento Behatokiaren bazkide fundatzailea eta 50plus Think Tank elkartearen fundatzaile eta presidentea).

Gero, enpresetako arduradunek eta programan parte hartu duten gazteek beren esperientziak partekatu dituzte eta talentuaren kudeaketaren inguruan hitz egin dute, ‘Millennials 1000x1000 proiektu pilotuaren esperientzia praktikoak’ izeneko atalean. Azkenik, diputatuaren itxieraren aurretik, ‘Millennial-en talentua lortzeko giltzarriak’ hitzaldia eskaini du Esteban Vicentek (Pertsonen hautaketa, prestakuntza eta kudeaketa aholkularia, ASV Consulting-eko zuzendaria eta Deustuko Business School-eko irakaslea).

Programan Asle, Bat, Bilbomática, Bizitegi, EiTB, Gorabide-Ingeteam, Lantegi Batuak, Mutualia, Noray Histocell, Siemens Gamesa, Vicinay edo Marine ‘coach’ enpresek hartu dute parte. Era berean, ‘erronka’ enpresen fasean, Aisilan, Eskumenaren Euskal Agintaritza, Imatek, Iritek, Laluca eta Saincal erakundeek hartu dute parte.

Programak UPV/EHU unibertsitatearen eta Euskalit eta Human erakundeen lankidetza berezia izan du.


Argazkiak