2018(e)ko urriaren 19(a) 10:00

“El amparo eta bere sukaldariak” historia duen sukaldea La Encartada Fabrika-Museora heldu da

Euskara eta Kulturako Saila

Urriaren 18tik otsailaren 17ra bisitatu al izango da Balmasedan eta matxoaren 14tik irailaren 29ra Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Aretoan.

El Amparo eta bere sukaldariak inaugurazioa

Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak inauguratuko du "El Amparo eta bere sukaldariak" erakusketa urriaren 18an. Erakusketak 1879-1918 urteen artean Bilbon zabalik egon zen El Amparo jatetxea omentzen du, itxi zenetik ehun urte igaro direnean.

Halaber eta 2018. urteko Ondarearen Europako Jardunaldien leloarekin bat, "Ondarea, emakumearen jaraunspena", "El Amparo" Jatetxeko sukaldariak izan ziren Felipa de Eguileorrek eta bere alabak izan ziren Vicenta, Úrsula eta Sirak egin zuten lana aintzatetsi nahi da.

Emakume horiek izen bera duen errezetategiaren egileak izan ziren. Bilduma hori 1930. urtean editatu zen lehenengoz eta euskal gastronomiaren oinarritzat jotzen da. Gaur egungo sukaldari gehienek El Amparoko errezetak euskal sukaldaritza modernoaren lehen bilduma moduan aipatzen dituzte eta berrikuntza eta tradizioa biltzen dituztela onartzen dute.

Euskal sukaldaritza aipatzen den guztietan gizonezko sukaldari handienen izenak sortzen dira, gure herriko sukaldaritzako artearen berritzaileak izan direnenak. Hori gorabehera emakumeak izan ziren XIX. gizaldiaren azken hamarkadetan eta XX. gizaldiaren hasierakoetan sukaldeetan itxita jardunez, gastronomia frantziarraren ukitu batzuekin, sukaldaritza tradizionalaren oinarriak jarri zituztenak, inolako dudarik gabe, gerorako funtsezko gako bihurtuz.

El Amparok perfekzio-maila izugarria lortu zuen eta bere ospeak toki mugak gainditu zituen. Hori ez ezik, jatetxeak ordurarte erabiltzen ez ziren zerbitzu berriak eskaini zituen, adibideez eguneko menua, bere platerak etxeetara eramateko catering zerbitzua edo ta sukaldera, Bilboko hiltegitik edo portutik edo etxeko ahaidea zen Juan Cruzek Autonomia kaleko 29. zenbakian zuen dendatik iristen ziren zero kilometroko elikagaien kontzeptua.

El Amparoko sukaldarien ezaugarririk behinena egosketa motel eta plater arin baina oso landuen bidez sukaldaritzarekiko maitasuna eta dedikazioa ziren. Oso modernoak izateagatik ahalik eta gehien koipegabetzen zuten bakailaoa, legatz frijitua eta oso gozoak ziren tostadak prestatzeko euren erak aipatu behar dira.

Jatetxeko sukaldaritzaren oinarriak tipula, berakatza eta perrexila ziren eta, horiekin batera, saltsak loditzeko irina erabili beharrean ogi txigortu ehoa erabiltzea. Halaber, lau saltsa garatu zituzten, gastronomiaren alde egin zituzten ekarpenetatik handienetakoak: txipirada, pil- pila, berdea eta bizkaitarra.

El Amparo Jatetxea Concepción kaleko 3. zenbakian egon zen, Mena barrutian, Plaza Barritik eta eliteak gehien ibiltzen ziren tokietatik urrun, meatze-barrutian hain zuzen ere. Gizarte-klase guztietako jendea onartu zuen lehen jatetxea izan zen eta ohikoa zen jangelan elkarren ondoan langileak eta jaun handiak biltzea.

Antzinako harrizko etxetzar baten zegoen: beheko solairuan sukaldea eta jangela zeuden; bigarren solairuan familiaren etxebizitza zegoen eta gainaldepekoan elikagaiak fresko mantentzeko esparrua. Luxurik gabeko establezimendua izan zen, hormak granate kolorez pintaturik zituen eta apaingarriak ebanista apartak ziren familiako arbasoek egindako kutxa tailatuak ziren.


Argazkiak