2018(e)ko urriaren 10(a) 13:20

Rementeria: “Abian dago itsasadarraren azpiko tunela ”

Ahaldun Nagusiaren Kabinetea - Ahaldun Nagusia

Gaur goizean zundaketak hasi dituzte itsasadarrean, proiektuaren idazkuntzaren fasean zehar trazadura eta eraikuntza-metodoak definitzeko informazioa eskuratzeko balioko dutenak

Dársena Benedicta

Gaur gauetik hasita  la Benedicta ditxoan instalatuta dagoen  pontoi edo plataforma batek itsasadarraren toki batzuetan abendura arte Bizkaiko Foru Aldundiak egingo dituen zundaketak hasiko ditu. Lan hauen helburua  itsasadarraren azpiari buruz behar den informazioa biltzea da; horri esker beste arlo batzuen artean itsasadarraren azpiko tunelaren  trazadura eta eraikuntza-metodoa zehaztu ahal izango dira. Lan hauek behin betiko trazadura eta obrak betearazteko alderdi guztiak ezarriko dituen eraikuntza-proiektua egin aurretik burutu behar den bideragarritasun azterlanaren barruan sartzen dira.

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Portugaleteko kaia bisitatu du obra horiek ikusteko. Itsasadarraren azpiko tunela  abian dago. Honek ez du atzera egiterik. Aurreikuspenen arabera operatibo 2027an egongo den arren,  gaur esan genezake tunel horren amaieran argia ikusteko apur bat gutxiago falta dela. Tunela funtsezkoa da itsasadarren bi aldeetarako eta  Bizkairako eta Artatzako biribilgua eta  Ballontiko ardatza batuko ditu. Eta irauli egingo du Bizkaiko mugikortasuna, azpimarratu du.

Unai Rementeriak azaldu du itsasadarrean egingo diren lagin-hartzeak eta zundaketak urrats oso garrantzitsua direla: Lagin-hartze horiei esker bi tunelak non eraiki behar diren  jakingo dugu. Trazadurak zirkulazio azkarra eta segurua bermatu behar du. Azkarra eta segurua. Eta lagin-hartze hauei esker, halaber, tunelak eraikitzeko erarik onenak ezagutuko ditugu. Nola egin. Zein teknika erabiliz, laburtu du.

Ibilgailuen pilaketen aurkako Plan Integrala

Itsasadarraren azpiko tunela eta Hegoaldeko  Saihesbidearen bigarren fasea bi obra osagarri dira, Metropoliaren  aldeko Bizkaian ibilgailuen pilaketen  arazoari dagokionez irtenbide integrala eskainiko dutenak. Bi jarduketa horien inbertsoa, guztira,  580 milioi eurokoa da eta era mailakatuan jarriko dira abian: horrela, Hegoaldeko  Saihesbidearen bigarren fasea 2023. urtearen inguruan egon daiteke abian eta tunela, arinen jota, 2027an.

Azterlan teknikoen arabera egunero 53.000 ibilgailu izango dira itsasadarraren azpiko tunela erabiliko dutenak; ordea, Hegoaldeko  Saihesbidearen kasuan  24.000 ibilgailu izango  dira. Halaber,  egin diren kalkulu teknikoen arabera  tunelak 17.500 ibilgailu kenduko ditu A8 autobidetik Max Center  aldean, 41.000 Arrontegitik  eta 38.000 La Avanzadatik.


Argazkiak