2018(e)ko abuztuaren 10(a) 10:00

Bizkaiko Foru Aldundiak 2018/2019an Bizkaiko etorkizuneko kirolariak detektatu eta horiei laguntzeko programa onartu du

Euskara eta Kulturako Saila

Programa horrek Bizkaiko Lurralde Historikoko etorkizuneko kirolariak detektatzea eta 2018/2019 programan sartzea du xede. Foru erakundeak irailaren 10etik 21era mantenduko du zabalik izen emateko epea.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2018/2019an lurraldeko etorkizuneko kirolariak detektatu eta horiei laguntzeko programa onartu du.

Foru erakudearen aldetik etorkizuneko kirolariaren aitorpena lortzen duten pertsonak programara sartuko dira eta, bertan, hainbat onura izango dituzte.

Ebaluazio-batzorde bat arduratuko da Programaren parte izango diren kirolariak hautatzeaz.

Aldundiaren aldetik etorkizuneko kirolariaren aitorpena lortu ondoren, baldintza hori 2019ko abenduaren 31ra arte mantenduko da. Aldi horretan zehar, etorkizuneko kirolariaren aitorpena jaso duten kirolariak lortutako mailaren arabera hainbat onura eskainiko dizkien programa batera txertatuko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak kirolari eskatzaileen informazioa bilduko du horiei kirol-talentua garatzeko prestakuntza eta babes egokia eskaintzeko.

Hauexek dira onurak, besteak beste: osasun-azterketak, orientazio dietetikoa, kirol-errendimendua hobetzeko euskarria edo material teknikoa emango da, etengabeko prestakuntza hileko tailerren bitartez, aholkularitza akademikoa prestakuntza-ibilbide ezberdinetan eta goi-mailako ikasketak egiteko aukera.

Aipaturiko onurak 2019ko abenduaren 31ra arte mantenduko dira eta hurrengo deialdiari dagokion zerrenda onartu arte luzatu ahalko da.

Aldundiak etorkizuneko kirolarientzako xedaturiko 2018/2019 programan parte hartzeko epea zabalduko du, irailaren 10etik 21era. Foru erakundeak etorkizuneko kirolari gisa aitortzeko eskaera 2017ko irailetik eskaerak aurkezteko epearen amaierara arte (irailaren 21a) lortutako kirol merezimenduen zerrendarekin batera aurkeztu beharko da.

Bost urte etorkizuneko kirolarien programarekin

Aldundiak bost urte daramatza programa honekin eta denbora horretan zehar 439 kirolarik hartu dute parte; horietatik 130ek 1. mailan egin dute eta 309k, berriz, 2. mailan.

46 kirolari deklaratu dira kirol-talentu gisa (maila altua) eta Euskal Herriko Unibertsitatera sartzeko 75 ziurtagiri eman dira.


Bideoak


Audioak