2018(e)ko uztailaren 11(a) 10:46

Miguel Ángel Gómez Viar Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatu berria bere karguaz jabetu da

Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioako Saila

Unai Rementeria Miguel Ángel Gómez Viar diputatu berri agurtzen

Miguel Ángel Gómez Viar Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko foru diputatu berria bere karguaz jabetu da gaur, Unai Rementeria Ahaldun Nagusia buru izan den ekitaldi batean. Karguaz formalki jabetu ondoren, Garraioen titular berriak Gobernu Kontseiluak modu berezian Gernikako Batzar Etxean egin duen bileran parte hartu du, baita Batzar Nagusien ohiko osoko bilkuran ere.

Foru diputatu berria duela gutxi Espainiako Gobernuaren Bizkaiko ordezkariorde izendatu duten Vicente Reyesen ordez sartu da. 

Miguel Angel Gómez Viarrek ondo bereiztutako bi arlo dituen sail bat zuzenduko du. Alde batetik, Garraioen eta Mugikortasunaren arloa, Bizkaibus eta salgaien garraioa kudeatzeaz arduratzen dena; eta, bestetik, Lurraldearen Antolamenduarena, 7.000 biztanle baino gutxiago dituzten Bizkaiko udalerrietako hirigintza-kudeaketaz arduratzen dena. Izendapenaren berri izan eta gutxira iragarri zuen bere helburu nagusietako bat zela ezaugarri hauek dituen garraio publiko baten alde lan egitea: kalitatekoa; ekonomikoki bideragarria, lurraldeko leku guztietara iristen dena, gizarte-talde guztiei mugikortasuna bermatzen diena eta ingurumena errespetatzen duena.

Diputatu berria Barakaldon jaio zen 1970ean; Hiri Soziologian lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatean, eta mugikortasunaren eta azpiegituren arloetan garatu du bere lan-ibilbidea gehiena. Salgaien Nazioko eta Nazioarteko Garraiorako Lanbide Gaikuntza du; halaber, Lan-arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikaria da, laneko segurtasunean, higiene industrialean eta ergonomian espezializatua.

Gaur egun, eta 2011tik, Burtzeña Enpresa Parkea sozietateko zuzendari kudeatzailea da.


Argazkiak