2018(e)ko ekainaren 14(a) 11:50

‘Sarekin’, Ekintzailetzaren aldeko Bizkaiko Sareak Ekintza Plana 2018-19 dauka

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Aurkezpena gaur egin da ekintzailetzaren arloko ehun arduradun bizkaitar baino gehiagoren aurrean. Aldi berean gure lurraldean ekintzailetzaren arloan lan egiten duten erakundeekin eta agenteekin egin diren topaketen Ondorioak aurkeztu dira.

Teresa Laespada.

Laespadak: "Iritsi dela agenteekin eta erakundeekin ekimenak, ekintza zehatzak adosteko ordua"

‘Sarekin’, Ekintzailetzaren aldeko Bizkaiko Sareak Ekintza Plana 2018-19 garatu du; plan hori gure lurraldean ekintzailetzari lotuta dauden erakundeen eta agenteen adostasunarekin eta lankidetzarekin egin da.

Aurkezpena ekintzailetzaren arloko ehun arduradun bizkaitar baino gehiagoren aurrean burutu da; horietariko gehienek, aldi berean, azken hil hauetan garatu diren aurretiazko eztabaiden hiru saioetan parte hartu zuten. Izan ere aurretiazko saio horietan, halaber, Ekintza Plana 2018-19 deritzonaren oinarria den Ondorioen txosten bat egin da (hori ere gaur aurkeztu da).

Ekintza Plan honen barruan berehala egiteko ekintzen barruan Ekintzailetza Bateratuaren Aretoa, Bitartekoen Maparen antolakuntza eta pertsona ekintzaileekin elkar eragiteko Bizkaia.network lankidetza digitaleko espazioaren bidez Agenteen Sareak lan taldeetan funtzionatzea daude.

Beraz, Ekintzailetzaren aldeko Sare honen sorkuntzak ekintzailetza bizkaitarraren arloko agenteen eta erakundeen artean ezagutzak eta erantzukizunak dituzten pertsona askoren lankidetza eta ekarpenak izan ditu, horiek guztiek oso argi dutelako hausnarketa teorikoak gaindituz ekintza zehatzak abian jartzeko Sarea behar dela.

Bizkaiko Foru Aldundiari dagokionez Teresa Laespada diputatua izan da gaur goizean egin den topaketan ongi etorria eskaintzearen arduraduna; Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Agentziako gerenteak, Gloria Múgicak, eta bete taldeko kideek aurkeztu dituzte hala Ondorioen Txostena nola Ekintza Plana 2018-19.

Teresa Laespadak, hitz egin duenean, gogorarazi du proiektuari ekiteko hasierako bultzada iazko martxoan egin ziren Ekintzailetza Gaztea, EmprenditON jardunaldiaren ondorioak izan zirela; ondorio horietan hobeto egituratuta egon behar zuen ekintzailetza-ekosistema bat abian jartzea eskatzen zelako.

Kontua da ordukoa beste hausnarketa bat baino ez izateko arriskua zegoela, beste agiri bat, baina gaur hemen zaudeten erakunde eta pertsona askok orduan mahai gainean jarri genuen erronka onartu zenuten. Beraz, ezin dugu ahaztu gaur hemen egotearen arrazoia zuekin, Bizkaian ekintzailetzaren ekosistema hobetzeko 70 agente ea erakunde baino gehiagorekin beste hiru saio garatu ditugulako dela.

Laespadak adierazi du parte hartzeko prozesu bat garatu dela eta horri esker topaketa honetara iristeko eta Sare honetarako ondorioen txosten bat eta ekintza plan bat aurkezteko aukera izan dugula.

Gauza bat oso argi genuen, ekintzailetzari buruzko azterketa oso landuta dagoela eta iritsi dela agenteekin eta erakundeekin ekimenak, ekintza zehatzak adosteko ordua, azaldu du.

Aldi berean, adierazi du Ekintzailetzaren aldeko Sare honen helburua aparteko gauzak egiteko kapaz den jendeari gauzak errazago jartzea dela. Ildo horretatik Destinia.com-eko CEOa den Amuda Goueli-ren adibidea jarri du.