2018(e)ko ekainaren 12(a) 09:19

Inbertsio iraunkorren arloan Bizkaia eredu izan dadin lanera batzeko eskatu die Unai Rementeriak enpresa eta erakundeei

Ahaldun Nagusiaren Kabinetea - Ahaldun Nagusia

Finantzen eta ESG inbertsioen bultzada, Berrikuntza Funtsa eta neurri fiskalak Bizkaiak bere industria- eta finantza-boterea berreskuratzeko xedean kokatzen du Ahaldun Nagusiak. Iragarri du Bizkaian ESGa izateak lehiakorragoa izatea ahalbidetuko duela; izan ere, aldundiak, zerga-sariak emango dizkie pertsonak zaintzen dituzten, ingurumena babesten duten eta balioetatik kudeatzen duten finantzen eta inbertsioen aldeko apustua egiten dutenei.

Biscay ESG Global Summit bigarren gailurra

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren arabera, Bizkaia ESG inbertsioen nazioarteko erreferente bilakatzea onuragarria izango da lurralde osoarentzat, eta helburu hori lortzeko Foru Aldundiak emandako bultzada defendatu du. Biscay ESG Global Summit bigarren gailurrean, Rementeriak halaxe adierazi du: ESGa errentagarria da Bizkaiarentzat, pertsonak eta langileak zaindu, errespetatu eta baloratzen dituzten enpresak eta inbertsioak izango baititugu, ingurumena babesten dutenak eta balioetatik kudeatuak daudenak, inolako tranpa, eskandalu edo ezustekorik gabe.

Hori dela eta, ekonomia- eta gizarte- eragileei finantzak eta balioak batzen dituen mugimendu honetara batu daitezen eskatu die. Aldundia jadanik esparru horretan pausoak ematen hasi dela gaineratu du, esate baterako, ESG irizpideak zabaltzen dituen gailur hau antolatuz edo foru erakundeak gauzatzen dituen kontratuak arautzen dituzten klausula sozialak onartuz.

Era berean, Aldundiak errepikatu du bere araubide-esparrua Europako Batzordeak ezartzen duen ESG inbertsioen arautzera egokituko duela, zerga-sariak emanez finantzen eta inbertsio iraunkorren aldeko apustua egiten dutenei. Ildo horretan, Bizkaian, ESG irizpideak ezartzea hautatzen duten ekonomia-eragileak lehiakorragoak izango direla aurreratu du.

Euskalduna Jauregian egin den gailurrean zeuden gainerako eragileei egindako apelazioan adierazi du ESG irizpideen aldeko apustua handi egin gintuen Bizkaiko industria- eta finantza-boterea berreskuratzeko xedearen baitan kokatzen dela. Bizkaia guztion ongizate eta garapenaren eta gizartearen zerbitzura egongo den finantza hub bat bilakatu nahi dugu.

Biscay ESG Global Summit bigarren edizioa hedapenerako eta inbertsioetan ingurumen- eta gizarte-iraunkortasunerako irizpideak ezartzearen inguruko eztabaidarako elkargunea izan da berriro ere. Hizlarien artean, José Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidentea, Jesús Martínez Iberdrola taldeko finantzaketako eta diruzaintzako zuzendaria, Mark Lewis Carbon Tracker Initiativeko (fundazio horrek klima-aldaketak finantza-merkatuetan duen inpaktua ikertzen du) zuzendari nagusia, Ladislas Smia Frantziako Mirova finantza erakundeko inbertsio arduratsuari buruzko ikerketa-saileko zuzendari-kidea, Jordi Albareda Fair Saturday-en sortzailea, Carlota García-Mañas Ingalaterrako Elizako enpresekin hitz egiteko buruaren ondokoa edo Xi Li London School of Economics-eko irakaslea.


Argazkiak


Bideoak