2018(e)ko ekainaren 05(a) 12:29

Bizkaitarrek uztailaren 2tik aurrera eman ahal izango dute izena “Euskara Eskura Txartela” deskontu-bonua lortzeko

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak “Euskara Eskura Txartela” hirugarren urtez jarraian abiarazteko hitzarmen bat onartu du. Ekimena HABEren lankidetzarekin gauzatzen da, eta 480.000 euroko dotazioa du. Deskontu-bonu bat da, 2018-2019 ikasturtean programari atxikitako euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan matrikula ordaintzeko erabili ahal izango dena. Bonua 2016/2017 ikasturteko bigarren deialdian edo 2017/2018ko lehen deialdian hizkuntzaren A1, A2, B1 eta/edo B2 mailak gainditu dituztenentzat da; pertsona horiek, gainera, Bizkaian erroldatuta egon behar dute.

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak Gobernu Kontseiluan onartu du "Euskara Eskura Txartela" programa abian jartzea HABErekin eta Bizkaiko euskaltegiekin batera. Helburua da euskararen irakaskuntza sustatzea euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan; horretarako, deskontua egiteko bonu bat erabili ahal izango da 2018-2019 ikasturtean.

Proiektua abian jartzeko, Aldundiak 480.000 euroko aurrekontuko partida bat onartu du, konpromiso honen barruan: neurriak hartzea euskara ikasteko ahaleginetan diharduten pertsonei laguntza emateko. Neurrion bidez, pertsona horiek animatu nahi ditu euskara ikasten jarraitzera harik eta euskara erabili nahi dutenerako behar besteko jakite-maila lortu arte.

Bizkaian erroldatuta dauden pertsonek aukera izango dute "Euskara Eskura Txartela" (EET) programaren deskontu-bonua erabiltzeko; baina, horretarako, 2016/2017 ikasturteko bigarren deialdian edo 2017/2018ko lehen deialdian hizkuntzaren A1, A2, B1 eta/edo B2 mailak egiaztatu behar izan dute edo dituzte atxikitako euskaltegiren batean edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean. Maila horiek gainditzeaz gainera, ikastaro presentzialen kasuan, eskola-orduen % 75era joan behar izan dute; autoikaskuntzaren kasuan, berriz, ikastaroaren ordu teorikoen % 7,5ean mintzamen-saioetara joan behar izan dute.

Euskara Eskura Txartela bonoak izendunak eta besterenezinak izango dira, eta hiru kategoria hauetakoak izan daitezke:

  • A1 motako Euskara Eskura Txartela: deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei, baldin eta ekimenean parte hartzen badute; gehienez, 150 eurokoa izango da bonua.
  • A2 motako Euskara Eskura Txartela: deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei, baldin eta ekimenean parte hartzen badute; gehienez, 200 eurokoa izango da bonua.
  • B1 motako Euskara Eskura Txartela: deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei, baldin eta ekimenean parte hartzen badute; gehienez, 300 eurokoa izango da bonua.
  • B2 motako Euskara Eskura Txartela: deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei, baldin eta ekimenean parte hartzen badute; gehienez, 400 eurokoa izango da bonua.

2018-2019 ikasturtean matrikula egiteko EET bonuak aurkeztu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak deskontuen ordainketak zuzenean izapidetuko ditu euskaltegiarekin edo autoikaskuntzarako zentro homologatuarekin.

"Euskara Eskura Txartela" programan izena emateko epea 2018ko uztailaren 2an irekiko da, eta eskabideak web-orri honen bidez izapidetu beharko dira:www.bizkaia.eus/euskaratxartela.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...