2018(e)ko maiatzaren 18(a) 12:30

Bizkaiko foru zentroetako gaitasun anitzak dituzten hainbat pertsonak haka bat egin dute integrazio normalizatua aldarrikatzeko

Gizarte Ekintzako Saila

Desgaitasunen bat duten pertsonak artatzeko Bizkaiko 14 zentroko 200 pertsonak baino gehiagok “Aniztasunaren aldeko haka” egin dute, Gordexolan, Getxoko Errugbi talde misto inklusiboa lagun zutela. Isabel Sánchez Robles: “Desberdintasunaren, pertsonen autodeterminazioaren eta benetako inklusio normalizatuaren alde egiten dugu”. Aldarrikapen-ospakizun horretako parte-hartzaileek Bizkaiko Foru Aldundiak –Gordexolako Udalaren laguntzaz– antolatutako IX. Paella Lehiaketan ere hartu dute parte.

Haka bat egiten

Bizkaian desgaitasunen bat duten pertsonak artatzen dituzten hamalau laguntza-zentrok Gordexolan egindako aldarrikapen-ospakizun batean hartu dute parte; jaiegun horretan, jarduera hauek antolatu dira: haka bat, rugby toucheko erakustaldia eta Bizkaiko Foru Aldundiak urtero antolatutako IX. Paella Lehiaketa.

Foru-zentroetan bizi diren 200 pertsonak baino gehiagok "Dibertsitate funtzionalaren aldeko haka" egin dute; haren bidez, aldarrikatu dute nork bere bizi-proiektu independentea izateko eta hura osoki gozatzeko eskubidea. Horretarako, Getxo Errugbi Inklusiboa talde mistoko zenbait kide izan dituzte lagun, bai eta Getxo Errugbi Taldea talde profesionaleko kide batzuk ere.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak, Isabel Sánchez Robles foru diputatua buru zuela, parte-hartze aktiboa izan du ospakizun horretan; jaiegun ludikoa izan da, eta, horrez gain, aldarrikatu ere egin da. Hauxe adierazi du Sánchez Roblesek: Gaitasun anitzak dituzten pertsona guztiek eskubidea dute beren bizi-proiektu independentea izateko eta hura osoki gozatzeko. Desberdintasunaren, pertsonen autodeterminazioaren eta benetako integrazio normalizatuaren alde egiten dugu.

Jarduera horrekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailak urtero antolatutako paella lehiaketa tradizionala egin da -bederatzigarren urtez antolatu da aurten-.

Giro paregabea izan da lehiaketa horretan, eta Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko eta, horretan, gonbidatutako beste zentro batzuetako zenbait erabiltzailek eta profesionalek hartu dute parte, aktiboki, eta beren sukaldaritza-dohainak agerian utzi dituzte.

Hain zuzen ere, Zubiete, Errekalde, Zumelegi, Lusa, Loiu-Udaloste, Orduña, Bekoetxe, Lurgorri eta Birjinetxe zentroek hartu dute parte. Halaber, harremanetan izan ohi diren beste zentro eta erakunde batzuk ere bertaratu dira, hala nola Apnabi, Gorabide, Lantegi Batuak, Menagarai zentroa eta Uribe-Kosta elkartea (Gaude elkartea).

Denak izan dira irabazle eta denek jaso dute saria; izan ere, lehiaketa erabat integratzailean parte hartu izana saritu da.

Ezgaitasunen bat duten pertsonentzako zentroen foru sarea

Aldundiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak 9 laguntza-zentro publiko kudeatzen ditu osotara: 7 egoitza-zentro (223 plaza) eta 2 eguneko zentro (69 plaza). Horrez gain, Gizarte Ekintza Sailak ehun hitzarmen baino gehiago ditu sinatuta hirugarren sektore sozialeko hainbat erakunderekin, eta horiek egitura ematen diote ezgaitasunen bat duten pertsonentzako zerbitzuetan aurrendari den sareari. Osotara, 1.245 plaza daude egoitza-zentro zein etxebizitzetan, eta 1.326 plaza eguneko zentroetan. Horrez gain, Foru Aldundiaren eskaintza osatze aldera, bada gainerakoak bezain garrantzitsua den beste sare bat, zentro okupazionalena, eta hark 1.410 plaza ditu.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...