2018(e)ko maiatzaren 16(a) 12:37

Aldundiak Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen bigarren fasea egiteko beharrezkoak diren tramiteekin jarraitzen du

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

Foru Erakundearen Gobernu Kontseiluak abian jarri du Sustapen Ministerioarekin eta AP-68 autobidearen emakidadunarekin lankidetza-hitzarmena egitea

Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri du Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen 1b fasea egiteari ekiteko derrigorrezkoa den hitzarmena. Unai Rementeriak joan den astean iragarri zuen jarduketaren bidez gaur egingo tartea AP-68  autobidearekin konektatuko da Venta Altan eta, ondorioz, nahitaezkoa izan da akordio bat lortzea Sustapen Ministerioarekin eta AP-68 autobidearen emakidaduna den Autopista Vasco-Aragonesa enpresarekin.

Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbideari jarraipena emateko obrei ekiteko derrigorrez burutu behar den administrazioko tramitea da. Joan den ostiralean burutu zen lizitazioaren osteko mugarri berri bat. Ahaldun Nagusiak azaldu zuen bezala jarduketa honetan gutxi gorabehera   200 milioi euroko inbertsioa egingo da eta egin diren kalkuluen arabera obra 2023. urterako egon daiteke amaituta.

Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidea osotzea Metropoliaren alde osoan auto pilaketei aurre egiteko jarduketa global baten barruan sartzen da; horren arabera itsasadarraren bi ertzak konektatuko dituen urpeko tunela eraikiko da, Arrontegiko zubiarekiko alternatiba berria izango dena. Azterlan teknikoek ezarri dute  egunean 53.000 ibilgailu izan daitezkeela itsasadarraren azpiko tunela erabiliko dutenak. Aldi berean, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbide amaituak egunero 24.000 ibilgailu izango ditu. Halaber, zenbatespen teknikoen arabera, tunelak  17.500 ibilgailu kenduko ditu A8 autobidetik Max Center-en, 41.000 Arrontegin eta 38.000 La Avanzadan.