2018(e)ko maiatzaren 15(a) 10:36

Bizkaiko Foru Aldundiak La Encartada Moda “Moda eta tradizio garakidearen topaketak” aurkeztuko du

Euskara eta Kulturako Saila

Eguna: maiatzak 16 Ordua: 10:00 Lekua: Bizkaiko Foru Aldundiaren prentsa-aretoa, Diputazio kalea 7, beheko solairua. BILBO

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen "La Encartada, Moda eta tradizio garaikidearen topaketak" deritzon ekimena aurkeztuko da maiatzaren 16an 10:00tan. Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak aurkeztuko du La Encartada Fabrika Museoa erreferentziazko modaren espazio nagusi bilakatuko duen ekimena. Aurkezpenean diputatuarekin batera La Encartada Fabrika Museoaren Zuzendaria den Begoña de Ibarra; Alberto Etxebarrieta diseinatzailea eta La Encartada Moda-ren zuzendaria; Angel Amor diseinatzailea izango da.

Maiatzean izango den hitzordu honetan, euskal eremuko eta nazioarteko eremuko diseinatzaile sortzaile nabarmenduenek, beraien lana ezagutzera emango dute modu esperimentalean. La Encartadak ikuspegi garaikidea eta artisau lanari eta folklore tradizionalari lotutako ikuspegi hurbilekoa eskaintzen dizkigu.

Gertaera Maiatzan La Encartada Fabrika-Museoan izango da, Balmaseda Bizkaiko herrian, paregabeko paisai batez inguraturik.