2018(e)ko maiatzaren 10(a) 11:58

BFAren proposamena: tunel bat itsasadarraren azpian egin eta Supersurra amaitzea, Avanzada, Arrontegi eta A8ko ilarak kentzeko

Ekonomia Sustatzeko Saila - Ahaldun Nagusia

Unai Rementeriak Bizkaian XXI. Mendean egingo den jarduketarik garrantzitsuena dela esan du, eta lurraldean beste era batera mugitzeko lehen pausoa dela adierazi du

Unai Rementeria e Imanol Pradales

XXI. mendean, Bizkaiko obrarik garrantzitsuena izango da, seguruenik. Hitz horiekin aurreratu du diputatu nagusi Unai Rementeriak nolakoa izango den Bizkaiko Foru Aldundiak metropolialdeko trafikoaren dentsitate handiak sortzen dituen arazoak konpontzeko prestatu duen plan integrala. Soluzio orokor honek mugitzeko modu berriak sortuko ditu eta errepide-sarea eraberrituko du bi obra handi eginez: metropolialdeko hegoaldeko saihesbidea osatuko da (bigarren fasea) eta tunela egingo da Ibaizabalen azpitik.

Unai Rementeriak azaldu du erabaki honen atzean bi asmo daudela: batetik, Bizkaian etorkizunean mugitzeko beste modu bat ezartzea; bestetik, gaur egun sarean trafiko-arazo larrienak izaten diren hiru guneak askatzea: Arrontegi (137.000 ibilgailu egunean), Max Center (127.000 ibilgailu) eta La Avanzada (114.000 ibilgailu). Bizkaiko Foru Aldundiak berehala ekingo die bi obra hauei: Bihar bertan onartuko dugu metropolialdeko hegoaldeko saihesbidearen 1b fasearen lizitazioa; horrela eginda dagoen tarteak AP-68 autobidearekin bat egingo du Arrigorriagan eta hasieratik zeukan zentzu osoa bereganatuko du. Eta hemendik hilabetera, jarduketa hau abiaraziko dugu. La Avanzada, A-8 autobidea eta Supersurra batzen dituen tunel bat. Artatzako biribilgunea Ballontiko ardatzarekin elkartzen duen tunela.

Bi obra hauetan 580 milioi euro inbertituko ditugu guztira. Nolanahi ere, ez dira aldi berean prest egongo: uste dugu saihesbidearen bigarren fasea 2023rako edo amaituko dela; tunela, aldiz, ezin izango da erabili 2027ra arte. Azterlan teknikoen arabera itsasadarraren azpiko tunela 53.000 ibilgailuk erabiliko dute egunean, eta saihesbidetik 24.000 ibilgailu pasatuko dira egunean. Gainera, teknikarien kalkuluen arabera tunelari esker 17.500 ibilgailu gutxiago ibiliko dira A8tik Max Center-en, 41.000 Arrontegitik eta 38.000 Avanzadatik.

Rementeriak esan du inbertsio ona izango dela, Bizkaian autoan ibiltzen diren hiru pertsonatik birentzat onuragarria izango da eta; gainera, bide-sareko arazo larria konponduko du. Hala ere, esan du erabaki honek ez duela esan nahi "barra zabalik" dagoenik obra handiak egiteko, eta zehaztu du lehentasunak argi eduki behar direla. Horrez gainera adierazi du aukera ederra dela Bizkaiak luzaroan eduki duen arazoa konpontzeko: Orduan, zergatik orain? Uste dugulako oraintxe egin behar dela. Usteltzen utzi behar ez dugun aukera sortu zaigulako. Batetik, ezinbestekoa dugu. Berriro diot: auto-ilaren arazoa azkar konpondu behar dugu. Lehentasuna dugu sare seguruagoa edukitzea. Gainera, aukera daukagu. Geroz eta diru gehiago ari gara biltzen. Eta aurreikuspen guztien arabera hazkundeak hiru urte gehiago iraungo du gutxienez. Ez dut esango edo orain edo sekula ez. Baina argi daukat orain egin ezean ezin dela jakin noiz ahal izango den. Gobernuek erabakiak hartu behar dituzte.

Tunel multimodala

Ahaldun nagusiak azaldu tunelaren trazadura zehazteko azterlan informatiboa egingo dela, eta hori hilabeteko epean adjudikatuko dela. Aurreratu du tunelean berariazko eremua egBidesaria ordaindu behar ez den tunel bat izango da, hiru kilometrokoa, eta bertatik ibilgailuez gainera beste garraiobide mota batzuk ere ibiliko dira. Argi utzi nahi dut ekimen hau onuragarria izan behar dela gaur egun eta geroan ere. Izan ere, ez dakigu nolakoa izango den mugikortasuna etorkizunean. Baina tunel hau etorkizunerako prest egongo da. Autoez gainera beste garraio modu batzuk ere hartu ahal izango ditu. Etorkizunak berak esango digu zer erabiliko den: anezka, autobus elektrikoa edo beste sistemaren bat.

Itsasadarraren azpiko tunel honek, gainera, Bizkaiko gaitasun handiko errepideen sarearen hauskortasuna (Arrontegik ez dauka alternatibarik) konponduko du. Diputatu nagusiak esan duenez, nahiz eta aztertu diren alternatibetan garestiena izan (besteak Axpe eta Lutxana izan dira), hoberena da trafikoa erakartzeko eta kostuen eta onuren arteko ratioan.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...