2018(e)ko Aprilren 15(a) 10:27

Bizkaiko Foru museoetan eta enklabeetan jarduera bereziak Monumentuen eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Euskara eta Kulturako Saila

2018ko efemeridea ospatzeko jarduera guztien lelo nagusia “Ondarea gure belaunaldientzat” da.

Apirilaren 18an Monumentuen eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, gure ondarea zaintzeko eta ondare horri balorea emateko mundu osoko herrialdeek antolatzen duten ekimen kulturala. Edizio honetan asmoa ezagutzaren belaunaldien arteko transferentziari eta gazteriaren aitzindaritzari garrantzia ematea da. Horretarako sorkuntza sustatzeko eran erabiliko dira sare sozialak proposamen guztietarako #heritage4generations hashtagarekin.

Bizkaiak, aurtengo edizioan ere, apiril osoan zehar foru museoetan eta enklabeetan jarduera bereziak antolatuta egiten du bat ekimen honekin.

Horrela, apirilaren 21ean, larunbatean, Santimamiñeko kobaren aztarnategi arkeologikoaren eta Omako basoaren bisitaldi gidatuak antolatu dira, 10:00etatik 14:00etara. Kontuan hartuta plazak mugatuta daudela derrigorrezkoa da aurrez inskripzioa egitea. Informazio gehiago: 944651657 - santimamine@bizkaia.eus.

Aldi berean, arkeologiaren arloan sakondu nahi duenarentzat aukera egongo da ibilbide arkeologikoa egiteko Artxanda basoan zehar; jarduera hau larunbatean izango da, apirilaren 21ean, 10:00etatik 13:00etara, eta Arkeologi Museoak antolatuta dago. Jardueraren prezioa 8 € da eta horren barruan sartzen dira autobusa, Arkeologi Museoko sarrera eta bisitaldi gidatua. Kasu honetan ere nahitaezkoa da apirilaren 17a aurretik izena ematea. Informazio gehiago: 94 404 09 90.

Egun horretan bertan Muñatones Gazteluan argazkilaritzako umeentzako eta gazteentzako tailer bat antolatuko da Xabier Armendarizekin, 11:00etatik 13:30etara, helduen laguntza izango duten 11 eta 15 urte arteko gazteentzat. Erreserbak eta informazioa 629 27 15 16 telefono zenbakian edo email honetan: info@elpobal.com.

Halaber, apirilaren 22an, igandean, bi bisitaldi gidatu programatu dira Muñatones gaztelua ezagutu ahal izateko, 10:30etan eta 12:00etan. Derrigorrezkoa da aurrez inskribatzea.

La Encartada fabrika-museoak ibilbide bat antolatu du igandean, apirilaren 22an, Museoa, hirigune historiko-monumentala eta Balmasedako gaztelua ezagutzera emateko. Jarduera de 9:30etatik 14:30etara egingo da.

Bilboraino hurbilduko direnek aukera izango dute San Nikolas elizaren aurretik abiatuko den autobusean plaza bat erreserbatzeko. Jardueraren prezioa 8 € da eta horren barruan sartzen dira autobusa, bisitak eta gida. Plazak mugatuta daude eta, beraz, derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Informazio gehiago: 946.800.778.

Apirilaren 28an, igandean, Barbadun ibaiko burdinolen eta erroten ibilbidea egingo da; jarduera era guztietako jendearentzat da eta 10:30etatik 13:30etara burutuko da El Pobaletik (Muskiz) abiatuta, La Ollako multzo ikusgarria eta eskualdean aktibo dagoen azken errota bisitatuz eta, azkenik, Galdamesko mahastietan egiten den aparteko txakolina dastatuz. Erreserbak 629 27 15 16 telefonoan edo info@elpobal.com helbidean egin behar dira.

Amaitzeko, La Encartada fabrika-museoak eta El Pobaleko burdinolak, biek elkarrekin, ondare industriala ezagutzeko txangoa antolatu dute Iparraldera eta Béarn Pyrénées-era astelehenerako, apirilaren 30erako, toki horietan euskal ehunak egiteko Ona Tiss (Donapaleu) lantegia eta Salies-de-Béarn-eko gatzaga ezagutu ahal izateko. Bidaia 08:30etatik aterako da, Bilbotik, eta iluntzeko 20:40etan itzuliko da. Txangoaren prezioa 50 € da pertsona bakoitzeko eta horren barruan sartzen dira autobusa, bisitak eta eguneko bazkaria. Erreserbak eta informazioa: 629 27 15 16 - info@elpobal.com.

Informazio guztia hemen lortu daiteke Bizkaikoako web orrian.